Realak Jose Zorrilla bisitatuko du gaur arratsaldean Valladoliden aurka neurtzeko. Imanolen mutilek garaipen sendoa lortu zuten Reale Arenan eta emaitza errepikatzea izango dute helburu arratsalde honetan. Taldearen errendimendua bikaina izaten ari da etxetik kanpo, LaLigako onenetakoa izanik, eta dinamika on horri jarraipena ematea ezinbestekoa da 2019a sailkapeneko postu nagusietan amaitzeko.
Txuri urdinak oso eraginkorrak izaten ari dira denboraldi honetan. Aurkariaren ate aurrean portzentajerik onena duen bigarren taldea da Reala eta hori guztia partida bakoitzean protagonista izatea eragiten dion planteamendu bati esker dator. Estiloa ez da eztabaidatzen, emaitzek guztien konfiantza duen ideia bat babesten dute. Horretarako gaituta gaude. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin