REAL SOCIEDAD 1-1 LEVANTE UD

Galdutako aukera

Vídeo

Zale txuri-urdinak hotz utzi ditu Levanteren aurkako berdinketa honek. Kontrolpean zegoen neurketa baina azkenean puntu bat talde bakoitzarentzat. Aukera dexente izan ondoren bigarrena egiteko, azkenean bi puntu galdu ditu Realak.

Realak pasa den igandeko aho zapore txarra kendu nahi zuen eta horretarako ezinbestekoa zen gaur garaipena lortzea. Europako borrokan berriro sartu eta liga geldialdira baikortasunez joan. Imanolenak ondo sartu dira partidara eta erritmo handia ipini diote. Zenbait jokaldi arriskutsu eta gero iritsi da gola. Januzajek barrura errematatu du Theok erdiratu duen baloi polit eta zehatza. Etxekoek abantaila handiagoarekin joateko aukerak izan dituzte baina ez dute asmatu azken metroetan.

Bigarren zatian donostiarrak nagusi izaten jarraitu dute, baina kanpokoak hobeto sentitzen joan dira minutuak pasa ahala. Realak ez du bigarrena egin eta Levantek bizirik jarraitu du. Pare bat aukera izan dituzte banakoa egiteko baina, zorionez, gipuzkoarrak libratu egin dira. Azkeneko ordu laurdenean hainbat aukera egon dira garaipena bideratzeko, baina ezin. Bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean Levantek berdinketa lortu du Mayoralen golari esker.

Atzera pausoa Europako postuetara iristeko. Ezustekoa garaipena beharrezkoa zenean. Lanean jarraitu beharra dago. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, Raul Navas, Theo, Guevara, Merino, Zurutuza (kap), Januzaj, Oyarzabal y Sandro (Bautista, min.68).

Levante UD: Aitor Fdez., Ruben Vezo, Rober Pier, Chema R.(Postigo, min.83), J. Campaña, Rochina (Roger, min.74), Vardi, Coke (Moses, min.61), A. Luna, B. Mayoral y J. Morales (kap).

Golak: 1-0: Januzaj, min.27. 1-1: B. Mayoral, min.82.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horia erakutsi die etxeko Sandro eta Merinori eta kanpoko Rubén Vezo eta Chemari.

Asistentzia: 20.605 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!