REAL SOCIEDAD 0-0 SD HUESCA

Galga

Vídeo

Realak ezin izan dio jarraipena eman azkeneko garaipenei. Arratsalde honetan SD Huescaren aurka berdindu du Anoetan. Nahiz eta nagusi izan, txuri-urdinek ez dituzte aukera asko sortu gola egiteko.

Garaipena beharrezkoa zen denboraldi amaieran saria ematen duten postuetara hurbiltzen jarraitzeko. Aukera ona zen, baina irabazi egin behar zitzaion Lehen Mailan mantentzeko borroka larrien dabilen arerioari. Kosta egin zaio Realari jokoa egitea lehen zatian. Sandro eta Merinok urrutitik egindako jaurtieta parea izan dira jokaldi arriskutsuenak. Agintea eramatea kosta egin zaie txuri-urdinei. Huescak, ordea, aukera argienak izan ditu. Zutoin bat jo dute eta Cuchok gola gertu izan du. Eskerrak Gero Rulli primeran aritu den.

Bigarren zatia desberdina izan da. Reala nagusi izan da eta kanpokoak defenditzen aritu dira denbora osoan. Baina aukerak falta izan dira, azkeneko metrotan asmatu. Ez dira iritsi. Berdinketa eskasa gipuzkoarren helburuak lortu ahal izateko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Llorente R., Raúl Navas, Theo, Illarra (kap), Zubeldia, Merino (Sangalli, min.88), Oyarzabal, Sandro (Januzaj, min.60) eta Willian J. (Juanmi, min.85).

SD Huesca: Santamaria, Etxeita (kap), Insua, J. Pulido, Rivera, Yangel Herrera (Musto, min.66), Moi Gomez, Jorge Miramón, Akapo, Enric Gallego (Chimy Avila, min.85) eta Cucho (Ferreiro, min.90).

Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horia erakutsi die kanpoko Jorge Miramon, Yangel Herrera eta Akapori.

Asistentzia: 21.252 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!