Laliga

Galga Bernabeun (3-0)

Vídeo

Realak hiru eta huts galdu du Real Madridren aurka Santiago Bernabeun. Kovacic eta Cristiano Ronaldoren golak, bi jokaldi azkarretan atsedenaldiaren aurretik eta ondoren, zigor handia izan dira. Moratak azken minutuetan sartu du hirugarrena.

Gipuzkoarrek joko ausarta egin dute, baina gaurko egunean pixka bat gehiago falta izan da. Ustekabea emateko aukera ona zen. Aldiz, ihes egin du munduko zelai zailenetako batean. Reala ez da izutu Bernabeun eta arerioaren saiakera azkarrak desaktibatu ditu. Ordena, elaborazioa eta etenak izan ditu txuri-urdinen jokoak. Real Madridek ezin izan du dituen baliabideak ustiatu eta gipuzkoarrak, pixkanaka, aurrera egin dute zelaian. Willian Josek, bi aldiz, ohartarazi du Keylor Navas. Aldiz, madrildarrek zehaztasuna erakutsi dute ahal izan dutenean. 37. minutuan Kovacicek lehen gola sartu du jaurtiketa gurutzatu batean Rulliren aurka. Realak ez zuen zigorra merezi. 

Bigarren zatiaren hasieran Reala ez zen sufritzen ari, baina bigarren gola iritsi da. Cristiano Ronaldok, atezainaren aurka aurrez aurre, gola egin du etxekoentzat beste jokaldi azkar batean. Minutu asko gelditzen ziren aurretik. Ordez, jasandako gola min handia izan da Realarentzat. Taldea ez da markurtu. Hala ere, Iñigok txartel gorria ikusi du eta etxekoek, espazioekin, erosoago sentitu dira eta hirugarrena lortu dute. Moratak egin du burukada baten bidez. Neurketa iraultzea ezinezkoa izan da. Orain, berreskuratzera eta hurrengo partidaren bila. 

Fitxa teknikoa

Real Madrid: Navas, Danilo, Ramos, Varane, Nacho, Casemiro, Kroos, Kovacic, Lucas V, Benzema (Morata, min.66) y Ronaldo. 

Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Raúl Navas, I. Martínez, Rodrigues, Zurutuza, Canales Illarra (Granero, min.78), Oyarzabal (X. Prieto, min.58), Willian J. (Carlos V., min.58) y Juanmi. 

Golak: 1-0: Kovacic, min.38. 2-0: Ronaldo, min.51. 3-0: Morata, min.82. 

Epailea: Melero López. Txartel horiak: Kroos, Lucas V., Rodrigues. Txartel Gorria: Iñigo Martínez (bi hori, min. 74). 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!