Inauteri garaia da eta Realak eta RC Celtak Reale Arenako berdegunera salto egingo dute gaur eguerdian garailearen mozorroa janzteko helburuarekin. Astea ez da luzea izan gureentzat, astelehen gauean RCD Espanyolen aurka beste garaipen bat lortu zuten etxetik urrun, baina ondo prestatuta datoz euren ikusleen aurrean lanari berriro ekiteko.
Urak nahasita jaitsi dira Ria Baixetatik denboraldi osoan zehar. Aulkian aldaketak, Carlos Carvalhal portugaldarra egoera bideratzen saiatu da Eduardo Coudeten ondoren, Agustin Marchesin atezainaren moduko lesio larria eta defentsaren ahulezia, horrek -11 bat izatera eraman ditu golen balantzean. Jaitsiera zelatan dago, LaLiga Smartbankerako postuetatik partida bakarrera daude.
Bolada on bati ekiteko unea da. Astelehenean Realaren bertsio bikaina ikusi zen, baina futbolak ere abisua eman zuen. Aurkariari ez zaio inoiz aukerarik eman behar. Urruneko zerumugan Europa Leaguea agertzen da, oraindik fronte asko daude iritsi arte. Aste hauetan partidu bakar batean gaude, egoera onean iristeko eta erakutsitako maila handia berriro urratzeko arrazoi gehiagorekin. Gaur inauterietako asteburua da eta gureek mozorro bakarra nahi dute, garailearena. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin