Partida harrigarria Sansek egindakoa gaur arratsaldean Zubietan, markagailuari bi aldiz buelta eman ondoren. 4-3 irabazi dio Tudelanori 88. minutuan galtzen ari zen neurketa batean.
Kanpokoak oso ondo atera dira aldageletatik, eta horren ondorioz bi gol eskuratu dituzte lehenengo minutuetan. Ion Velezen burukada batek, eskuin hegaletik zentro bat errematatu ondoren, Tudelanorentzat lehenengoa egin du. Bost minutu igaro eta gero, Ibaik bigarrena egin du, area ondoko jaurtiketa bati esker. Hortik Aurrera, Sansek partida menderatu du. Muguruzak bi aukera argi izan ditu emaitza laburtzeko. 34. minutuan lortu du hori, eta atsedenaldirako minutu bat falta zenean neurketa berdindu du.
Sansek neurketa bere eskuetan zuela zirudienean, Tudelano berriro markagailuan aurreratu da. 2-3 horrek mina egin die etxekoek, eta ez dute lehenengo zatian eragindako arriskua sortu. Baina oraindik hoberena falta zen. 89. minutuan, Capillak hirugarren gola lortu du. Ez da hor gelditu neurketa. Azkeneko minutuan, berdinketa ziurtatuta zirudienean, Celorrioren burukada batek hiru puntuak eman dizkio etxeko taldeari. Gol honekin Zubietan egon diren zaleak poz-pozik joan dira Sansek emaitzari buelta eman ondoren, partida eta garaipen zoragarri batean.
Horrela, Sansek hirugarren garaipena jarraian eskuratu du, eta bosgarren postuan kokatzen dira sailkapenean, bigarrena puntu bakar batera izanik. Hurrengo astean UD Logroñesen zelaia bisitatuko dute,
Tercera victoria consecutiva del Sanse, que le sirve para colocarse en la quinta posición, a un solo punto del segundo clasificado. La semana siguiente visitarán el campo de la UD Logroñés, bolada positivo honi jarraipena emateko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Garrancho, Alex (Gorosabel, min. 73), Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara (Gorostidi, min. 64), Sanz, Muguruza, Capilla, Merquelanz, Olaizola (Celorrio, min. 77).
Tudelano: Pagola, Jimenez (Delgado, min. 46), Lalaguna, Álvaro, Martínez, David, Ibai, Lizarraga, Víctor Bravo (Barrera, min. 70), Adán Perez, Ion Vélez (Jannick Buyla, min. 82).
Golak: 0-1: Ion Velez, min. 6; 0-2: Ibai, min. 11; 1-2: Muguruza, min. 34; 2-2: Muguruza, min, 44; 2-3: Víctor Bravo, min. 55; 3-3: Capilla, min. 89; 4-3: Celorrio, min. 92
Epailea: Pardeiro Puente. Txartel horia erakutsi die etxeko Alexi, eta kanpoko Victor Bravo, Lizarraga, Delgado eta Adan Pérezi. Tudelano taldeko Jannick Buyla kanporatu du txartel gorria erakutsi ondoren (min. 94).