Realak Europan jokatu nahi du. Horretarako desira handia da eta gaur Osasunaren aurkako neurketa irauli du egoera aldapan gora jarri denean. Eguraldiarekin Realak arazo asko izan ditu dakien jokoa egiteko. Arerioa ondo jarrita egon da zelaian baita ere. Aldiz, Reala gai izan da eta hiru puntuak lortu ditu. Bigarren zatian Raul Navas, Carlos Vela eta Juanmik egindako golek garaipena etxean utzi dute aurkaria aurreratu arren. Taldeak, beti bezala, erantzuna izan du egoera zailetan.
Donostian izan den eguraldiak ez du lagundu gipuzkoarrek duten joko modua egiteko. Egoerara egokitzea zaila izan da txuri-urdinentzat hasieran. Nafartarrak, aldiz, eroso ibilidi era, batez ere kontraerasoan. Jokaldi azkarrekin arriskua ekarri dute etxekoen atera. Rullik lehen gola saihestu du, baina ezin izan du berdina egin Kenan Kodroren golarekin ordu erdian. Bi jokaldiak antzekoak izan dira. Reala saiatu da. Ordez, ezin zuen.
Etxekoak erritmo handiagoarekin hasi dira bigarren zatian. Nafartarren presioak eragina izan du azken ordu erdia arte. Ondoren Raul Navasen burukada iritsi da eta harmailak piztu egin dira. Vela eta Juanmik partida iraultzea lortu dute hamabost minutu pasa baino lehen. Hala ere, Sergio Leonen golak urduritasuna ekarri du Anoetara. Rullik berdinketa saihestu du. Arratsalde zaila izan da. Ordez, amaiera oso ona izan du.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Raúl Navas, Yuri B., Illarra, Granero (Zurutuza, min. 56), X. Prieto (Canales, min.90), Carlos V. (Juanmi, min. 77), Oyarzabal, Willian J.
CA Osasuna: Sirigu, Berenguer, Unai García, Oier, Tano, C. Clerc, Fausto Tienza, Causic, De las Cuevas (R. Torres, min. 62), Riviere (Jaime, min. 78), Kenan (Sergio León, min. 70).
Golak: 0-1: Kenan, min. 25; 1-1: Raúl Navas, min. 62; 2-1: Carlos V., min. 72; 3-1: Juanmi, min. 78; 3-2: Sergio León, min. 79.
Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak atera dizkie Yuri B. eta Illarrari, eta Causic kanpoko jokalariari.
Ikusleak: 21.893.