Sansek SD Tarazonari bisita egingo dio igande honetan. Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua lortu zuten joan den asteburuan Fuenlabradari merezimendu osoz irabazi ondoren eta emaitza positibo berri bat lortu nahi dute. Aurrean sasoi bikainaean dagoen taldea izango dute, azken bost partidetan lau garaipen eta berdinketa bat batu dituena, eta jaitsiera postuetatik irten eta, oraingoz, hiru puntu gorago kokatzeko balio izan diona; gainera, sei jardunaldi jarraian daramatzate golik jaso gabe eta multzoko gol gutxien jaso duen taldeetako bat da. Lehia garrantzitsua aurkari oso lehiakor baten aurka, xehetasun gutxigatik erabakiko dena. Haien bila. Aupa Sanse!
UD BARBASTRO – REAL C (IGANDEA, 12:00)
            UD BARBASTRO – REAL C (IGANDEA, 12:00)
Gure hirugarren taldeak UD Barbastro bisitatuko du denboraldiko azken-aurreko partida jokatzeko. Txuri-urdinek, jokoan ezer ez duten arren, amaierara arte jarraituko dute lehian, azken bi jardunaldietan multzoko lehen eta hirugarren sailkatuen aurka egin zuten bezala meritu handiko bi berdinketa lortu ostean. Aragoiarrek ere bere helburua lortu dute iragan astean salbazioa ziurtatu ostean. Azken irteeraren bila.
PARTIDAK ZUZENEAN
            PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
11:00 Euskal Kadetea – SD Leioa (RSTV)
17:30 Ohorezko Jubenila – Arenas Club (RSTV)
Igandea:
10:00 Infantil Txikia – Antiguoko KE (RSTV)
12:00 Emakumezkoen B taldea – CA Osasuna ‘B’ (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin