REAL SOCIEDAD – RC CELTA DE VIGO (21:00)

Garaipenaren bidera itzuli

Reala Reale Arenara itzuliko da gaur gauean LaLiga Santanderren garaipena berreskuratzeko helburuarekin. Horretarako, txuri-urdinek Eduardo Coudet iritsi zenetik oso hobetuta dagoen RC Celta gainditu beharko dute, Europa Leagueko postuetarako borrokan estu mantendu ahal izateko.

Azken urteotan aldaketa handirik izan ez duen talde baten bertsio hobetua ikustea espero dugu gaur gauean. Ruben Blanco, Hugo Mallo, Murillo eta Araujo defentsan, Denis Suarez, Brais Mendez eta Nolito zelai-erdian, Iago Aspas idoloa baloiez elikatzeko. Oscar Garcia kargutik kendu ostean eta Coudeten iritsierarekin, galiziarrek egonkortasuna lortu dute eta postu arriskutsuetatik aldendu dira. Gure aurkariaren kalitatean ez dago zalantzarik. Aurrelariak ondo lotuta egotea, tarteak aprobetxatzen utzi gabe, garrantzi handiagoa du erreferente nagusiek, Iago Aspas (12) eta Santi Minak (8), taldearen golen erdiak sartu dituztenean (41).

LaLiga Santander 20-21eko helmuga gero eta gertuago dago, azken esprinterako posizio onean jartzeko unea iritsi da. Ligako dinamika gaur garaipen batekin haustea ezinbestekoa izango litzateke sailkapenean aurrera egin ahal izateko. Emozioz beteriko denboraldi batek eragindako nekea ez da aitzakia, gure bertsiorik onenarekin topo egiteko unea da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!