SANSE 0-0 CF FUENLABRADA

Garaipenik gabeko lana

Vídeo

Sansek beste puntu bat lortu du gaur arratsaldean Reale Arenan CF Fuenlabradaren aurka berdindu ostean, gipuzkoarrei gola bakarrik falta izan zaien partida batean.

Txuri-urdinak askoz gehiago izan dira lehen zatian zelai erditik ozta-ozta pasa den talde baten aurka. Nagusitasunaz gain, gure filialak gol aukera ugari sortu ditu, baina ez dute golik lortu. Argienak Karrikabururen bitartez iritsi dira: lehenengoa Djouahraren erdiraketa batekin, aurrelariak langa gainetik errematatu duena, eta bigarrena Romerok ezker hegaletik egindako jokaldi bate ostean, zutoin ondotik gutxigatik joan den errematearen bidez.

Txuri-urdinek behin eta berriz jarraitu dute aldageletatik igaro ostean garaipenaren bila. Aukerak, hori bai, ez dira lehen zatian bezain maiz iritsi. Kanpokoek, gainera, hasieratik ontzat eman dute berdinketa eta ez dute arriskurik hartu. Kontraeraso puntualen bat, baina arrisku handirik gabe. Bigarren zatiko gipuzkoarren aukerarik onena Blascoren bidez iritsi da, korner baten irteeran, bere burukada gutxigatik kanpora joan denean.

Beste puntu bat gehiago batzen eta ikasten jarraitzeko. Gure filialak galdu gabe jarraitzen du eta lehen jardunaldi hauetan golik jaso gabe, meritu handia duena. Datorren larunbatean FC Cartagena bisitatuko du. Aupa Sanse!


Ftixa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco, Gonzalez de Zarate, Arambarri, Romero, Pokorny, Turrientes (Sangalli, min. 76), Djouahra (Alkain, min. 86), Lopez (kap.) (Garrido, min. 66), Lobete (Valera, min. 66) yeta Karrikaburu.

CF Fuenlabrada: Altube, Iribas, R. Pulido, Juanma (kap.), Gozzi Iweru (Sotillos, min. 81), Mula (Anderson, min. 62), Cristobal (Pina, min. 89), Dieguez, P. Leon (I. Salvador, min. 81), Zozulia eta A. Kante.

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horia erakutsi die etxeko Blasco eta Romerori eta kanpoko Mulari.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!