SANSE 2-0 SD AMOREBIETA

Gau handia

Vídeo

Sansek bi eta huts irabazi dio Amorebietari Zubietan jokatutako derbian. Orobengoak lehen zatian eta Baldak bigarrenean egindako golek denboraldiko zortzigarren garaipena etxean utzi dute.

Bisitariak gogotsu atera dira eta partida hasi eta berehala Fragak esku on bat atera behar izan du Herviasen jaurtiketa gelditzeko. Minutuek aurrera egin ahala, donostiarrak baloi jabetza eskuratzen hasi dira, baina gol-aukerek talde bizkaitarraren aldetik iristen jarraitu dute. Etxekoen lehen iritsiera arriskutsuetako batean, Ochiengek eskuineko hegaletik egindako jokaldi bikaina Orobengoak aprobetxatu du Sanse markagailuan aurretik jartzeko atsedenaldira iritsi baino lehen.

Sergio Franciscoren taldeak intentsitate handiarekin hasi du bigarren zatia, eta Baldak bigarren gola egin du area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarri batekin. Handik minutu batzuetara, Muñoz area barruan erori da eta epaileak Amorebietaren aldeko penaltia adierazi du, baina Fragak gelditu egin du Marinek hamaika metroetatik egindako jaurtiketa. Etxeko taldea nagusi izan da eta atea hutsean mantentzea lortu dute.

Garaipen garrantzitsu honi esker, Sansek beste aste batez bigarren mailara igotzeko play-off postuetan jarraituko du. Datorren astean Unionistas de Salamancaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo. Goazen Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Merino, P. Rodríguez (kap), Beitia, Balda, Lebarbier (E. García, min. 63), T. Carbonell, Marchal (M. Rodríguez, min. 63), Goti (Eceizabarrena, min. 89), Ochieng (Ramírez, min. 81) eta Orobengoa (Osazuwa, min. 89).

SD Amorebieta: Marino (kap), A. Carbonell, Coto, Calavera, Amelibia, Bravo, Coulibaly (Hamed, min. 46), Yuste (Selma, min. 68), Muñoz (Aizpuru, min. 77), Hervías (González, min. 77) eta Marín (Nakai, min. 68).

Golak: 1-0: Orobengoa, min. 35. 2-0: Balda, min. 54

Epailea: Crespo Puente. Txartel horia erakutsi die etxeko Balda, Orobengoa, E. García eta Eceizabarrenari eta kanpoko Coulibaly, Calavera, Hamed eta Gonzálezi.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!