Gau txarra Riazorren (5-1)

Vídeo

Agur bolada onari. Realak gaur gauean galdu egin du Riazorren eta azken jardunaldi hauetako dinamika onari amaiera eman dio. Deportivoren hiru gol lehen zatian kolpe gogorregia izan da gipuzkoarrentzat. Yuriren gola, 56. minutuan, ez da nahikoa izan taldea esnatzeko. Gutxira galiziarrek laugarren eta bosgarrena sartu dute. 

Ez da azken boladetako Reala ikusi. Partida intentsitatearekin hasi da, joan eta itzulerekin, etengabe askorekin eta zenbait kornerrekin. Lehen hamabost minutuak iritsi aurretik, Sidnei etxeko jokalariak korner bat aprobetxatu du lehen gola sartzeko. Realak erreakzionatu nahi izan du, bere aukerak izan ditu, baina gutxira Andonerek bi gol sartu ditu. Kolpe gogorregia izan da.  

Galiziarren hasierako minutuen nagusitasunaren ondoren, Reala luzatu egin da eta Tytonen atera hurbildu da. Yuriren ezkerkada, Canalesen orpozko pasea eta gero, esperantza eman die gipuzkoarrei ordu erdi faltan. Baina ilusioa besterik ez da izan, etxekoen hurrengo jokaldi arriskutsuan epaileak penaltia adierazi baitu. Rullik Babelen intentxioa asmatu du baina ezin izan du gola ekidin aldaratzean. 

Beti atzetik, gipuzkoarrak ez dira eroso sentitu. Galiziarren beharra nagusitu egin zaio donostiarren ilusioari. Horrela, bosgarrena iritsi da Andoneri esker. Zorteak ere ez du lagundu gaurkoan. Deporrek garaipena merezi izan du. Gaur Reala ez da Reala izan. Gau txar bat edonork izan dezake. Orain, akatsak zuzendu, horiez ikasi eta bide onari berrekin larunbatean Anoetan.

Fitxa teknikoa:

Deportivo de La Coruña: Tytón, Juanfran, Albentosa, Sidnei (cap), Fernando Navarro, Guilherme (P. Mosquera, min. 82), Borges, Carles Gil, Babel, Emre (Fajr, min. 86) y Andone (Joselu, min. 79). 

Real Sociedad: Rulli, C. Martínez, Raúl Navas, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Canales (D. Concha, min. 78), X. Prieto (cap) (Granero, min. 64), Carlos V. (Juanmi, min. 64), Willian J. y Oyarzabal. 

Golak: 1-0: Sidnei, min.13. 2-0: I. Martínez (p.p.), min.29. 3-0: Andone, min.42. 3-1: Yuri, min. 56. 4-1: Babel, min. 64. 5-1: Andone, min. 76. 

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak atera dizkio Emre etxeko jokalariari eta Iñigo, Yuri eta Juanmi Realeko jokalariei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!