REAL SOCIEDAD – RC CELTA (19:30)

Gaur, bai

Real Madrilen aurkako porrota digeritzeko ia denborarik gabe, Reale Arenara iristen da RC Celta. Talde txuri-urdinak sentsaziorik onenak eskaini zituen zurien aurrean eta inertzia on horri jarraipena eman nahi diote. Sailkatze egoera estuaz jabetuta, hiru puntuak eskuratzeak oxigenoa emango lioke gure taldeari.

Denboraldiko gol festa lortu ondoren Alavesen aurka, 6-0, ilusioz gainezka sartuko dira galiziarrak berdera. Denboraldia ez da samurra izaten ari. Sailkapeneko lehen erdian egoteagatik borrokatzera deituta dagoen kalitatezko taldea izan arren, lau puntura dituzte jaitsiera postuak. Nolito iritsi berriarekin, Oscar Garciak pieza bat gehiago gehitu dio Iago Aspas idoloak gidatutako erasoari. Nolito eta Aspas, Smolov, Denis Suarez edo Santi Mina jokalariekin batera edozein talderi min egiteko gai dira. Motzean lotu beharko ditugu atea hutsean mantendu ahal izateko. Erronka handia gaurkoa.

Gaurkoa laugarren partida izango da, eta lehen garaipenaren bila jarraitzen dugu. Ezarritako helburu handiak lortzeko borrokan jarraitu ahal izateko, lehenbailehen hasi behar da hirunaka batzen. Ahalegin guztiak helburu bakar baterako. Garaipenaren bila! AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!