Jon Gorrotxategik eta Lucía Rodríguezek azaroan eskuratu duten MVP saria partekatuko dute gaur Elgoibarko zaleekin. Horrez gain, Edna Imade aurrelaria ere bertan izango da. Izan ere, urriko MVPa izanik, aurreko ekitaldian parte hartu ezinik geratu zen nazioarteko konpromisoengatik. Hirurek jasoko dute, beraz, beren lehen garaikurra gure babesle den BM Supermerkatuen eskutik.
MVParen banaketa-ekitaldia BM Supermerkatuetan egingo da gaur, hilak 10, Lerun kaleko saltokian, Elgoibarren. 18:00etatik 19:00etara, erdilariak, atzelariak eta aurrelariak autografoak sinatuko dituzte, eta argazkiak aterako dituzte gertutik ezagutu nahi dituzten guztiekin.
Nola funtzionatzen du bozketak?
Partida bakoitzaren ondoren irekitzen da MVParen bozketa. Epea itxi ondoren, hiru jokalari bozkatuenek 3, 2 eta 1 puntu lortzen dituzte sailkapenerako. Hilabete amaierako zenbaketan, jokalarien arteko berdinketarik badago, boto-kopuruak erabakitzen du nor den irabazlea.
En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin