Gaur Realak munduko futbolaren tenpluetako batean jokatuko du, historiako klub onenetako baten aurka. Nahikoa arrazoi egun osoa emateko norgehiagoka hasteko geratzen diren minutuak deskontatzen, txuri-urdina jantzi eta gauden lekutik bultzatzeko. Pasea oso zaila dagoela errealitate bat da, baina UEFA Europa Leagueko bidea irribarre batekin bukatzea posible da.
Joan den osteguneko partidan ikusi genuen zer egiteko gai diren redsak, azken metroetako eraginkortasunarekin jokorik onena egiten dutenean. Gureek hori kontuan hartu zuten eta aurkariaren ezaugarri ugariak murrizten saiatuko dira, armarria bularrean eramateak ematen duen indarrarekin. Zuek, zaleok, haietaz harro egon zaitezten lehiatzea da jomuga. Gaur Realak jokatuko du, zer gehiago behar da? AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin