REAL SOCIEDAD 0-3 ATLÉTICO DE MADRID

Merezi gabekoa

Vídeo

Realak huts eta hiru galdu du gaur gauean Atlético de Madriden aurka. Txuri-urdinek ez dute merezi izan, ezta gutxiagorik ere, porrota jasotzea, baina partidaren azken txanpan egindako penalti batek talde zuri-gorriaren garaipena erraztu du.

Lehen zatiak erritmo eta intentsitate handia izan du. Nahiz eta egia izan batzuetan abaguneak berandu iritsi direla, sentsazioa zen edozein jokalditan zerbait gerta zitekeela. Kanpokoek lehen ekintza arriskutsua izan dute, Hjulmanden burukada batekin. Txuri-urdinek, neurketaren pisua eraman dutenak, Sucicek area barrutik egindako jaurtiketa batean, eta Guedesek antzeko posiziotik egindako beste jaurtiketa batean, aukerarik argienak izan dituzte atsedenaldiaren iritsi baino lehen aurretik jartzeko.

Bigarren zatian, gidoi bera. Abiadura jokoan, hanka sendoa eta bi talde aurkariari ezin ziotela ezer eman jakinda. Azken txanpan, Daviden jaurtiketa baten ondoren, Remirok lan bikaina egin behar izan du. Eta amaierarako hamar minutu falta zirenean, zoritxarreko ekintza batean, baloiak Ochiengen eskuan jo du eta epaileak penaltia adierazi du. Grimaldok gola sartu du eta garaipena pauso bakarrera jarri die madrildarrei. 90. minutuan, kontraeraso batean, Davidek huts eta bikoa egin du. Eta azken jokaldian, Simeonek hirugarrena sartu du.

Txuri-urdinek merezi izan ez duten porrota. Hobeto jokatu dute eta gehiago bilatu dute garaipena, baina horretarako asmatu beharra dago eta gaur amorratuta amaitzea dagokigu. Hori bai, gaurko izpiritu eta irudiarekin gutxitan aterako da gurutzea.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Saar, Beitia, Sergio Gómez, Herrera (Zakharyan, min.85), Soler (Gorrotxa, min.78), Sucic, Barrene (Ochieng, min., Guedes (Take, min.72) eta Oyarzabal (cap)(Óskarsson, min.78).

Atlético de Madrid: Oblak, Pubill, Romero, Hancko, Grimaldo, Llorente (David, min.60), Hjulmand, Giuliano, Kang In (Koke, min.60), Baena (Johny, min.60) eta Lookman (Ortiz, min.76).

Golak: 0-1: Grimaldo (pen), min.84. 0-2: David, min.90. 0-3: Giuliano, min. 90+5.

Epailea: Juan Martínez. Txartel horia erakutsi die etxeko Herrerari eta kanpoko Johnyri.

Ikusle kopurua: 31.834 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!