REAL SOCIEDAD – REAL VALLADOLID (18:30)

Gaur zuregatik

Reala ez da konformatzen etxean Celtaren aurka lortutako azken garaipenekin, Etorkizuneko Anoeta gotorlekua eraikitzen jarraitu beharra dago. Txuri-urdinek erritmo onean hobetzen jarraitzen dute, Benito Villamarineko porrotak ez ditu sentsazio on horiek moztu, eta etxean indartsu sentitzea zure zaleen bultzadarekin ezinbestekoa da hain parekatua dagoen Laliga Santander honetan.


Real Valladoliden partidak ez dira gol askokoak izaten, gol gutxien sartu eta laugarren gutxien hartu dituen taldea baita. Estatistika hauek erakusten dutena da edozein jokalditan lehia alde batera edo bestera joan daitekeela. Oso zehatzak izan beharko gara gaurkoan bi areatan hiru puntuak etxean uzteko.


Gaur Realak jokatzen du eta gaur abenduaren 9a da, zale txuri-urdin guztien bihotzean beltzen dagoen eguna. Orain dela 20 urte zale batek utzi zigun bere taldea, Reala, animatzeagatik erail ondoren. Klubari lotuta egongo da betirako, Etorkizuneko Anoetaren birikak bere izena darama. Jokalariak zelaian, zuek harmailan eta Aitor zeruan. Gaur zuregatik, GOAZEN REAL!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!