Sansek gehiago nahi du. Azkeneko asteburuan txuri-urdinek garaipena lortu zuten berriro ere eta emaitza errepikatu nahi dute Real Unionen aurka jokatuko duten derbian. Taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu zituen Zubietan pasa den larunbatean eta Imanol Alguacilen mutilak goruntz doaz. Momentu egokia Gal bisitatzeko.
Bestalde, Real Unionek ez du ondo hasi denboraldia. Irundarrek ez dute garaipenik lortu beraien zelaian eta azkeneko lau jaurdunaldietan bi puntu lortu dituzte. Igande honetan arriskutsuagoak izango dira, garaipena behar dutelako beheko postuetatik ateratzeko helburuarekin. Beraz, gure filialak neurketa estua izango du jaurdunaldi honetan eta prest egon beharko dira aurre egiteko.
3. Maila: Real Sociedad C – Lagun Onak (Larunbata, 19:00)
3. Maila: Real Sociedad C – Lagun Onak (Larunbata, 19:00)
Gure hirugarren taldeak beste talde gipuzkoar baten aurka jokatuko du asteburu honetan ere. Dinamika aldatzeko helburuarekin atera dira txuri-urdinak, azkeneko astean Beasain aurka galdu ondoren. Oraingoan, aurkaria Lagun Onak izango da, zazpi punturekin hamabigarren postuan kokatuta dagoen taldea. Sergio Franciscoren mutilek aukera bikaina dute garaipena eskuratu eta goiko postuetan jararitzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin