Gehiago nahi du Realak. Familia txuri-urdina osatzen dugun inor ez da konformatzen aurreko ostegunean Real Betisen aurka Anoetan lortutako garaipenarekin. Lehiatzeke dauden 24 puntuak nahikoak dira eskura dugun helburua lortzeko, baina akatsa bat egiteko marjina oso txikia da. Gaurko erronka handia da, behartuta dagoen arerio bat izango dugu aurrean, baina uste osoarekin aterako gara.
RC Celta de Vigo da gure arerioa. Egoera oso zailean daude urdinak, jaitsiera postuetan kokatuta daude. Sailkapenean gertu dituen taldeen aurka lortutako azken puntuek besoak ez jaisteko oxigenoa eman die galiziarrei. Beraien izarra Iago Aspas da, Klubeko eta Celtaren jarraitzaile ororen ikur. Laugarren aldiz jokatuko dugu Balaidoseko taldearen aurka denboraldi honetan, bi garaipen eta berdinketa bat lortzeko kapaz izan gera norgehiagoka horietan. Gehiago nahi dugu, gehiagoren bila goaz. AURRERA REALA!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin