Txuri-urdinak Reale Arenan ligako lehen garaipena lortzeko ideia argiarekin elkartuko dira arratsaldean. Partida asko hanketan, ia atsedenik gabe hitzordu lehiakorren artean, Realak RCD Espanyol hartuko du gaur.
Vigon puntu bat batzea eta Bilbon irabaztea gure gaurko aurkariaren boterearen erakusle da. Taldeak erasorako gaitasun handia du, baina defentsako mailan aurrera pauso bat eskatuko die Diego Martinez entrenatzaileak, izan ere, lehen jardunaldi hauetako errendimendua hobetzeko aukera dute. Horrek gehiago zailduko du gureen lana, non aurkaria mugitzeko pazientzia izango baita gaurko gakoetako bat.
Nazioarteko geldialdietara garaipenaren gogobetetzearekin iristea talde guztiek bilatzen duten zerbait da. Hori lortzeko, taldeak Realeko harmailetatik beti jasotzen duen bultzada gehigarria beharko du. Denboraldia exijentzia altukoa izaten ari da eta faktore guztiek bat egiten dute garaipena lortzeko borrokan. Eman dezagun guztion artean geldialdiaren aurreko azken ahalegina. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin