GIRONA FC 2-0 SANSE

Geroz eta zailagoa

Vídeo

Sansek bi eta huts galdu du gaur arratsaldean Gironaren aurka Montilivira egindako bisitan. Txuri-urdinek partidari eutsi diote ordu erdi falta arte, mailako talde onenetako baten aurka.

Lehen zatian etxekoak izan dira nagusi, eta behetik gora egin dute lehen berrogeita bost minutuetan. Stuanik bi gol aukera on izan ditu lehenengo minutuetan, Zubiaurre proban jarriz. Gipuzkoarren onena handik gutxira iritsi da, Lobeteren erremate bati esker, baina aurkariaren defentsak desbideratu egin du. Hortik aurrera etorri dira Gironaren abagunerik onenak, Alex Baenak korner baten irteeran egindako erremate bati esker. Zubiaurrek, beste behin ere, arriskua urrundu du, gola saihesteko. Markagailua, hori bai, ez da mugitu, Sansek etxeko taldeari eusten jakin baitu.

Kataluniarrak indartsu irten dira berriz ere. Lehen aukera Lobeterena izan da, langaren gainetik joan den erremate batekin. Baina etxekoek asko estutu dute eta Ivan Martinek partidako aukerarik argiena izan du zutoinean jo duen erremate gurutzatu batekin. Minutu batzuk geroago iritsi da neurketako jokaldirik erabakigarriena, Stuaniri egindako penalti eztabaidagarriarekin. Aurrelariak ez du hutsik egin hamaika metroetatik. Gure filiala saiatu da amaierara arte, Alkainen urruneko erremate batean berdinketa gertu izanda. Azken txanpan, Bustosek partida erabakita utzi du kontraeraso batean.

Txuri-urdinek porrot gogorra jaso dute, eta sei partida geratzen zaizkie aurretik borrokatzen eta saiatzen jarraitzeko. Hurrengoa erabakigarria da. Larunbatean SD Amorebietaren bisita jasoko du Reale Arenan. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

 Girona FC: Juan Carlos, Arnau, Bernardo, Juanpe Rl, Valery (Pol Lozano, min. 67), Ivan Martin, Víctor S., Jairo, Alex B. (Biel Farres, min. 77), Borja Garcia (Samu Saiz, min. 82) et Stuani (kap.) (N. Bustos, min. 77). 

Sanse: Zubiaurre, Blasco, G. de Zarate (Valera, min. 85), Clemente, Gomez, Turrientes, Sangalli (kap.) (Olasagasti, min. 64), Sola, Navarro (Lopez, min. 85), Alkain eta Lobete (Karrikaburu, min. 73). 

Golak: 1-0: Stuani (p.), min. 63; 2-0: N. Bustos, min. 84 

Epailea: De la Fuente Ramos. Txartel horia erakutsi die etxeko Borga Garcia eta Juanpe Rl-ri, eta kanpoko Clemente, Sola eta Gomezi.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!