Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirola Departamentuak antolatu zuen beste urte batez Kirolgala 2019 ekitaldia atzo Tabakaleran. Emakumezko taldeak, Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuaren eskutik, Emakumezko Gipuzkoa Kirola Saria jaso zuen. Bertan, Garbiñe Etxeberria, emakumezko kirol arduraduna, Gonzalo Arconada, entrenatzailea, eta Nahikari Garcia, Leire Baños, Manu Lareo, Nuria Mendoza eta Mariasun Quiñones jokalariak egon ziren.
