Reala eta Olatz Santana akordio batera iritsi dira euren artean zuten 25/26 denboraldira arteko kontratua bertan behera uzteko. Erabakia bi aldeak ados jarrita hartu da.
Hernaniko atezainak hainbat denboraldi egin zituen bigarren taldean 2022an lehenengo taldera batu baina lehenago. Denbora honetan, Liga F, Erregina Kopa eta UEFA Women´s Champions League bezalako txapelketetan parte hartu du kolore txuri-urdinak defendatuz profesionaltasunez eta konpromiso handiz.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu urte hauetan guztietan egindako lanagatik eta erakutsitako profesionaltasun eta konpromisoagatik. Aldi berean, klubak onena opa dio bere etorkizuneko erronka pertsonal nahiz profesionaletan.
Eskerrik asko, Olatz!