Reala eta RCD Espanyol akordio batera iritsi dira Urko González de Záratek talde kataluniarrean joka dezan.
Realak eskerrak eman nahi dizkio Urkori klubean egon den urteetan erakutsitako konpromisoagatik, arduragatik eta profesionaltasunagatik, eta, aldi berean, bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.
Urko González de Zárate kadete adinean iritsi zen Zubietara, eta bertan hasi zuen bidea harrobi txuri-urdinean. 20-21 denboraldian lehen taldearekin debuta egin zuen, Anoetan Real Madriden aurkako partidan. Ordutik, erdilariak gure koloreak defendatu ditu LaLiga, Errege Kopa eta Europa Leaguean 16 partida ofizialetan. Eskerrik asko, Urko. Zorte on etorkizunean!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin