Reala eta Al-Nassr taldea akordio batera iritsi dira Wesley Gassova Ribeirok utzita joka dezan talde txuri-urdinean 25-26 denboraldiaren amaierara arte. Talde donostiarrak, halaber, futbolari brasildarrarengan erosketa aukera gordetzen du.
Wesley Gassova Ribeiro (Sao Paulo, 2005) Brasilgo futbolari gaztea da eta Corinthianseko harrobian hasi zuen bere ibilbidea. 2023an, hemezortzi urte besterik ez zituela, lehen taldera igo zen eta 84 partida jokatu zituen bi denboraldi pasatxotan, Al-Nassr taldera iritsi aurretik. Wesley hegaleko aurrelari indartsu eta trebea da, bi hegaletatik jokatzeko gai dena. Brasilgo azpiko selekzioetan aritua, bere talentua eta moldakortasuna talde txuri-urdinaren eraso-eremua osatzeko dator. Ongi etorri, Wesley.
"Dena emango dut klubaren helburuak lortzeko"
Realeko jokalari berriak, Policlinica Gipuzkoan azterketa medikua pasa ostean, Anoetan sinatu du bere kontratua. Brasildarren hitzetan, "oso pozik nago hona iristeagatik, dena emango dut taldearen helburuak lortzeko. Bi hegaletan nire gaitasuna taldearen zerbitzura ipiniko det".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin