Liga estreinatzeko egun gutxi falta direnean, Reala berritasunez, gaztetasunez eta, batez ere, ilusioz betetako denboraldi baterako prest egongo da. Plantela inguratzen duen anbizioaren erakusgarri da txuri urdin emakumezkoen futboleko bazkide esklusibo gisa izena emateko nahia agertu duten pertsonen kopurua.
Datozen egunetan, 237 zalerekin jarriko gara harremanetan. Horiek bete zuten inprimakia, txartel berria kudeatzeko. Realaren etxeko debuta irailaren 13-14ko asteburuan izango da.
Zer ezaugarri ditu txartel berriak?
- Emakumezkoen taldeak etxean jokatutako partida guztiak ikusteko aukera emango dizu.
- Txartelak ez du zenbakirik izango, Zubietako zelai berriko eserlekuek ez baitute zenbakia esleituta izango. Hala ere, eserleku ziurtatua izango duzu beti.
- Realzale Programan puntuak metatu ahal izango dituzu eta %10eko deskontua izango duzu gure denda ofizialetan egiten duzun edozein erosketatan.
- Edukiera arrazoiak direla-eta bazkideen artean zozketa eginez gero, Emakumezkoen Realeko bazkide esklusiboek eserlekua bermatuta izango dute Zubietan.
- Kuota urte natural bakoitzeko ordainduko da. Txartela orain erosiz gero, abendura arte dagokizun zati proportzionala ordainduko duzu.
- Hiru kategoria egongo dira:
* 0-6 urte (Txiki F): 5 euro urtean
* 7-17 urte (Gaztea F): 30 euro urtean.
* 18 urtetik gora (Txuri Urdina F): 95 euro urtean.
- 5 akzio baino gehiago dituzten akziodunek %5eko deskontua izango dute.
Sarreren prezio orokorrak
Sarreren prezioak bi kategoriatan banatu dira. A kategorian, Real Madril, Bartzelona eta Athletic Club taldeen bisitak sartzen dira. B kategorian, gainerako partidak sartzen dira. Gauza interesgarri moduan, jakin ezazue A kategoriako partida bakarrik zenbatuta, helduek urteko txartelagatik ordaindu behar dutena ia-ia konpentsatuta geratzen dela.

Oraingo bazkideak
Egun ditugun bazkideek ez dute gestiorik egin beharko eta aurrerantzean ere doan sartu ahal izango dira emakumezkoen taldearen partidetara.
RS Fan
Gure RS Fanek Sanse Bigarren Mailan ikusi ahal izango dute eta emakumezkoen taldeak etxean dituen konpromisoak ikusteko deskontua izango dute sarreretan. Hauek dira RS Fanentzako deskontuak:
