SANSE-UD ALMERÍA (OSTIRALA, 19:30)

Biharko informazio erabilgarria

Hona hemen bihar, Anoetan (19:30etan), Sanse eta UD Almeria taldeen arteko partidari buruzko informazio erabilgarria:

Oinezko eta ibilgailuen fluxuak

Obrak direla eta, eta lehen taldearen partidetan bezala, gure zaleei gomendatzen diegu ezen, oinez etorriz gero, mendebaldetik ateratzea eta zelaia inguratzea, ipar-ekialdeko eremuko obrek eragin duten korridorea saihesteko.

Sarbideak eta beheko tribunen erabilgarritasuna

Gure gazteek zaleak gertuago senti ditzaten, 1, 20, 10 eta 11 ateak soilik irekiko dira, Ekialdeko Tribunako eta Hego Tribunako (Aitor Zabaleta Harmaila) beheko eraztunerako sarbide mugatuarekin.

Ateen irekiera, ordubete lehenago

Estadioko 1, 20, 10, eta 11 ateak 18:30etan irekiko dira. Sartzeko, bazkide-txartel fisikoa, bazkide-txartel digitala (Realzale aplikazioan integratua), RS Fan txartela (aurretik leihatilan sarrera trukatuta) edo partidako sarrera erabili ahal izango dira.

Txarteldegia

Anoetako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak, Atano III pilotalekuaren parean, 17:30etatik aurrera egongo dira zabalik, bai sarrerak saltzeko, bai partidarekin lotutako edozein gorabehera konpontzeko. RS Fanek, QR kodea duen karneta ez dutenez, tornuetara sartzeko, leihatilatik pasatu ahal izango dira, estadiora sartzeko dokumentu gisa sarrera jasotzera.

Bazkide-txartelaren lagapena
Gogoratu ezen, ezin bazara etorri, zure bazkide-txartela klubari, senide bati, lagun bati edo nahi duzunari laga diezaiokezula. Sarbidearen kontrol eta segurtasun arrazoiak direla eta, kudeaketa hori 16:30ak baino lehen egin behar da.

Denda eta tabernen zerbitzua
Estadioko denda 10etik 20etara egongo da irekita. Bestalde, estadioko tabernak 18:30etatik aurrera egongo dira zabalik.

Hospitality eta aparkalekua

Ez daude erabilgarri partida honetarako.

Keler Espazioa

Ez da irekiko asteburu honetan.

Bizikleta aparkalekua

Bizikleta eta patineteentzako aparkalekua itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!