Argazkia: El Diario Vasco.

Vídeo

Jokin Aperribay, hamaikagarren edizioan

Gipuzkoako enpresa-foroan

Vídeo

Jokin Aperribay Gipuzkoako Enpresarien Foroaren hamaikagarren edizioan izan da gaur Tabakaleran. Foroaren antolatzaileei, erakundeei, enpresari eta bertaratutako guztiei eskerrak emateko hitzekin hasi du hitzaldia.

Hitzaldiaren hasieran Jokin Aperribayk Reala aztertu du eta klubaren egungo eta etorkizuneko erronkak errepasatu ditu. Lehiakortasuna, pertsonei zuzendutako gizartea eta esparru barruko eta kanpoko onenak izatea dira, besteak beste, presidenteak azpimarratu dituen erronkak. Aperribayk Realak emakumeen kirolean eta beste kirol-modalitate batzuetan (hockeyan, atletismoan eta urpeko jardueretan, adibidez) duen rola azpimarratu du, baita klubak bere jokalariekin eta gizartearekin egunerokotasunean bultzatzen duen hezkuntza-alderdia eta Fundazioak gizarte-arloan egiten dituen ekintza garrantzitsuenen garrantzia ere.

Gainera, Aperribayk talentua garatzeko Zubietan egiten ari den programari buruz hitz egin du. "Astelehenetik ostiralera onenak izan nahi dugu ", azpimarratu du. Amaitzeko, Aperribayk harrobiko jokalarien prestakuntza eta metodologia prozesua azaldu du eta maila guztietan hazteko asmoa berretsi du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!