Zubietatik Kopako finalera

Pablo Marinen ametsaren bidaia

Vídeo

Realak duen esanahia azaltzen duten argazkiak daude, eta Pablo Marinen irudia horietako bat da. Duela sei urte, Anoetan jokatu zen Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan, Pablo Marinek gaueko lehen gola, Mikel Oyarzabalena penaltiz, urte batzuk geroago bere taldekideak izango zirenekin batera ospatu zuen. Izan ere, gaur, sei urte ondoren, bera izango da apirilaren 18an Sevillan jokatuko den finaleko protagonistetako bat.

Bideo honetan, errioxarrak klub txuri-urdinean egindako ibilbidea errepasatzen du. 13 urte besterik ez zituela iritsi zen Zubietara. Urratsez urrats, kategoriak gaindituz, lehen taldearekin debuta egitea lortu zuen, eta gaur egun 85 neurketa jokatu ditu gure kamisetarekin. Ahaleginez eta sakrifizioz betetako istorioa. Profesional gisa lehen titulua altxatzeko ametsa du gure zaleekin batera. Lanak beti saria duela erakusten duen bidaia.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!