FINALA, HERRIETAN

Gipuzkoako Fan Zone-ak

Kopako finala Donostian eta Gipuzkoako herri guztietan biziko da oso modu berezian. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek 11 gune jarriko dituzte lurralde osoan banatuta finala pantaila erraldoietan ikusteko.

Finalaren jarraipena egiteko, herri hauek izango dute pantaila erraldoia: Zumarraga, Tolosa, Zarautz, Lasarte, Zumaia, Hondarribia, Eibar, Elgoibar, Legazpi, Azkoitia, Urretxu, Beasain eta Deba.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak abiarazi du, eta udalen inplikazio zuzena du. Udalek pantaila erraldoiak jarriko dituzte euren herrietako espazio publikoetan, norgehiagokaren emanaldian herritarrak bertan elkartu eta gozatu ahal izateko. Info gehiago hemen.

 

INFORMAZIO ERABILGARRIA:

-Ordutegia: 17:30etik 00:00etara.

-Egitaraua:
17:30etik 20:30era: Puzgarriak.
17:30etik 19:30era: pintakarak.
17:30etik 19:30era: DJ dinamizatzailea
19:30etik 21:00etara: Txaranga.
21:00etatik 23:00etara: Neurketa (Finala)
23:00etatik 00:00etara: jaiaren amaiera.

- Fan Zone-en kokapenak:
- Zumarraga: Euskadi plaza (euria egiten badu, Beloki pilotalekura eramango da)
- Tolosa: Plaza Berria.
- Zarautz: Zelai Ondo.
- Lasarte: Okendo plaza
- Zumaia: Odieta
- Hondarribia: Arrantzale auzoa
- Eibar: Untzaga plaza
- Elgoibar: Maalako Estalpea
- Legazpi: Euskal Herria Plaza (Azokan euria egiten badu).
- Azkoitia: Udaletxeko plaza (euria egiten badu Gurea frontoian egingo da).
- Urretxu: Gernikako arbola plaza.
- Beasain: Bideluze plaza.
- Deba

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!