Realak gaur eguerdian bete du biharko Montiliviko partida prestatzeko azken lan saioa. Eusebioren mutilek ateak itxita egin dute lan z2 zelaian eta, behin entrenamendua amaituta, entrenatzaileak deialdia eman du Girona FC-ri bisita egiteko.
Zerrenda honako jokalariek osatzen dute: Rulli, T. Ramírez, Odriozola, Aritz, Llorente R., I. Martínez, De la Bella, Rodrigues, Zubeldia, Illarra, Zurutuza, X. Prieto, Canales, Januzaj, Oyarzabal, Juanmi, Bautista y Willian José. Agirretxe, Guridi eta Vela baja medikua dira, azken hau gastroenteritisagatik, Zerbitzu Medikuak esan bezala. Gainontzekoak erabaki teknikoagatik geratzen dira kanpoan.