Reale Arenako eta Donostiako Elkano kaleko dendetan eskuragarri daude larunbateko partida historikoaren bereizgarriak, oroitzapen handia izan dezazun. Erdian, finaleko pegatina; eskuinean, Errege Kopako logo berria.
Ekarri zure kamiseta (Kopako edizio berezia) bi dendetara eta eskatu bereizgarriak. Berehala lisatuko dizkizugu. Bakoitzak lau euro balio du.
Txapeldunen kamisetak
Kotoi %100 organikoz egindako kamisetak dira eta dendetan eskuragarri daude jada (baita online ere). Bi diseinu daude final handi hau gogoratzeko. Bata, itsas urdina, jokalari guztien eta gure entrenatzailearen marrazkiekin aurrealdean eta guztien izenekin atzealdean; bestea, grisa, zaleak garaipena ospatzen, koparekin, entrenatzailearen izenarekin, jokalari guztien izenekin eta 'Gurekin' hitza, azken aste hauetan lagun izan dugun leloa, nabarmenduta. Marrazketabarren diseinuak dira. Helduen eta haurren (zortzi urtetik gorakoak) neurrian daude.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin