Urrutitiko golak

Gogoratzen al dituzu gol antzerakoak?

Vídeo

Illarramendiren gol bikainak ezustekoan harrapatu zuen bat baino gehiago. 35bat  metrotik jaurtitako eskuinkada izan zen, pozez bete gintuena. Horrelako ‘txitxarroek’ beti uzten dizute zapore berezi bat. Gutxien espero duzunean gertatzen direlako eta jaurtitzailearen ausardiarengatik. 

Realetik horrelako ‘ausart’ asko pasa dira, bat batean gure bihotzak piztu dituztenak urrutitiko jaurtiketekin. Azken bi hamarkadetako bilduma honek ez ditu guztiak jasotzen, baina ahaztezinak diren zenbait gol jasotzen ditu. 

Zein duzu gustokoen?

Illarra, Iñigo, Xabi Alonso, De Pedro,…bideoan azken urteetan urrutitik sartutako 10 gol aurkituko dituzu. Gaur bozketa irekitzen dugu Twitterreko gure kontu ofizialetan (@RealSociedad / @RealSociedad EUS) bideoan azaltzen direnen artean zure gustokoena bozka dezazun. Eman botoa #RSgolak hashtagarekin eta ostegunean Asier Illarramendiren botak zozketatuko ditugu gol bozkatuena aukeratu dutenen artean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!