REAL SOCIEDAD 2-0 CELTA DE VIGO

Gol ederrak eta final zortzirenetara

Vídeo

Realak Errege Kopako final zortzirenetarako txartela lortu du gaur gauean Celta de Vigori Anoetan bi eta huts irabazi eta gero. Oyarzabal eta Januzajek leen zatian sartutako bi gol zoragarriek aurrera eginarazi diete txuri-urdinei.

Vigoko emaitza balekoa zen, baina ez zen fidatzeko modukoa. Hori dela eta txuri-urdinak garaipenaren bila atera dira hasieratik. Horrela, hasi eta berehala Oyarzabalek gol ederra egin du bolea bikain bati esker korner baten aldaratzea aprobetxatuz. Gol ederra. Celta ondo ari zen, Moyarengana maiz hurbilduz, baina arrisku gehiegi sortu gabe. Ordu erdia bete aurretik, beste gol aparta. Januzajen ohiko jokaldia eskuin aldetik, metroak aurrera eginez, jaurtitzeko momentu egokia bilatu, aurkitu eta ezkerkada eskuadrara. Beste gol bat urteko onenetarako. Emaitza ona atsedenaldira joateko, baina kanporaketa ez zegoen guzti itxita.

Bigarren zatian partidaren abiadura jeitsi egin da eta ia ez da aukerarik izan bi areatan. Reala eroso zegoen emaitzarekin eta galiziarrek ez dute gehiegi egin kanporaketan berriro sartzeko. Garitanorenak final zortzirenetarako txartela merezimendu osoz lortu dute. Zozketa, osteguna 13an. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moyá, Zaldua, Le Normand, H. Moreno (Aritz, min.75), Theo, Illarra (kap), Zurutuza (Zubeldia, min.52), Oyarzabal, Januzaj (Merino, min.83), Juanmi eta Willian J.

Celta de Vigo: Sergio A.(kap), Roncaglia, G. Cabral, Junior Alonso, Okay (Jozabed, min.56), F. Beltrán, Vázquez, Mazán, Hjulsager (IagoAspas, min.70), Sisto eta Emre Mor (M. Gómez, min.58).

Golak: Oyarzabal, min.11. 2-0: Januzaj, min.27.

Epailea: Sánchez Martínez.

Asistentzia: 21.336 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!