Realak partida borobila burutu du gaur gauean eta lau eta bat garaitu du UD Las Palmas. Txuri-urdinak, hasieratik nagusi izan direnak, beren lehen garaipena lortu dute Anoeta eta, irudi ona emanda, garrantzitsuak diren hiru puntu lortu dituzte. Gauak ezin izan du hobeto hasi. Lehen minutua bete baino lehen, Willian Josek abantaila eman die txuri-urdinei Carlos Martinezen erdiraketa bat errematatu eta gero. Realak bere nagusitasuna eta erritmoa momentu oro mantendu egin du. Willian Josek kanpora bidali ditu gutxigatik beste bi erremate on Boatengek eskuarekin barrura zioan baloi bat moztu aurretik. Penaltia eta txartel gorria. Carlos Velak ez du barkatu eta bi eta hutsekoa lortu du. Gipuzkoarrak buruarekin jokatzen jarraitu dute eta hainbatetan iritsi dira Javi Varasen atera. Alboko beste erdiraketa batean, Zurutuzaren burukada geldiezina. Kanariarrek gola bilatu dute urrutiko jaurtiketekin, baina ez dute helburua lortu atsedenaldira iritsi baino lehen. Dinamika ez da aldatu bigarren zatian. Reala hainbatetan iritsi da kanpokoen atera. Horietako batean, Oyarzabal lurrera bota dute eta penalti berri bat. Willian Josek bigarrena sartu du eta gaueko laugarrena. Kanariarrek, jokaldi on berri batean, abantaila murriztu dute Tanaren golarekin. Neurketaren intentsitatea jaitsi egin da baina emozioa mantendu egin da.Sergio Canalesek bere lehen minutu ofizialak jokatu ditu Anoetaren txalo zaparradapean. Azken minutuetan markagailua handitzeko abaguneak izan dituzte gipuzkoarrek. Aurrera jarraitzeko garaipena eta bultzada ematen duten hiru puntu. Modu honetan jarraitu beharra dago. Hurrengo hitzaldia, larunbatean Eibarren. Fitxa teknikoa: Real Sociedad: Rulli, C. Martinez, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B. (Héctor Hdez., min.32), Illarra, Zurutuza (Canales, min.63), X. Prieto (kap), Carlos V., Willian J. (Bautista, min.78) eta Oyarzabal. UD Las Palmas: Javi Varas, David Simon, Lemos, Pedro Bigas (Aythami C., min.72), D. Castellano (kap)(Helder, min.57), Roque Mesa, Montoro, El Zhar, Boateng, Tana (Jonathan Viera, min.60) eta Sergio Araujo. Golak: 1-0: Willian J., min.1. 2-0: Carlos V. (pen.), min.22. 3-0: Zurutuza, min.35. 4-0: Willian J. (pen.), min.53. 4-1: Tana, min.56. Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko I. Martinez eta kanpoko David Simon eta Sergio Araujori. Txartel gorri zuzena erakutsita egotzi du Boateng 21. minutuan. Asistentzia: 10.974 zale.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!