RCD ESPANYOL 1-2 REAL SOCIEDAD

Gol handiak amets egiten jarraitzeko

Vídeo

Realaren bolada onak jarraipena du. Gaur Espanyol mendean hartu du, Europa helburua duen arerioa eta aurreko neurketetan garaipen nabarmenak lortu dituena. Carlos Vela eta Asier Illarramendiren gol bikainek ustekabean harrapatu dute RCD Stadiuma, batez ere Hernan Perezek neurketa berdindu duenean. Mutrikuarraren jaurtiketa ikusgarriak, 60. minutuan, hiru puntuak ekarri ditu Donostiara eta taldeak astero erakusten duen jokoa eta nagusitasuna berretsi du.

Gipuzkoarren joko estiloak errespetua du LaLigan. Espanyolek ondo hasi du partida, baina pixkanaka zelaia Realari utzi dio eta kanpokoena izan da baloiaren nagusitasuna. Willian Joseren lesionak ez du eraginik izan taldean. Diego Lopezen atera arriskuaren hurbildu dira eta behin eta berriro saiatu ondoren, ordu erdia bete baino lehen, gola iritsi da. Carlos Velak ezinhobe zehaztu du Iñigo Martinezen pase ikusgarria lehena egiteko. Aldiz, poztasunaren iraupena motza izan da. Hernan Perezek, hamar minutu pasa ondoren, neurketa berdindu du.

Hala ere, Reala garaipenaren bila joan da. Espanyolek duen bertikaltasunarekin mina egiten saiatu da, baina txuri-urdinak ez dira izutu. Asier Illarramendik ikaragarrizko gola sartu du. Jaurtiketa, 35 metroetatik, zuzen joan da atera. Realak ez du baimendu etxekoen erantzuna eta dakien jokoa egin du. Partida adimenez eta lasaitasunez jokatu du, Rulliren atetik urrun. Asko sufritu gabe, zaleek taldearekin amesten dute arrazoiarekin. Amets egin behar dugu. 

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Diego Lopez, M. Navarro, David Lopez, D. Reyes, Aaron, Javi Fuego, Jurado, Reyes, Hernan Perez (A. Vázquez, min. 83), Gerard, F. Caicedo (Melendo, min. 77).

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto, Carlos V., Oyarzabal (D. Concha, min. 93), Willian J. (Juanmi, min. 9).  

Golak: 0-1: Carlos V., min. 26; 1-1: Hernan Perez, min. 35; 1-2: Illarra, min. 61.

Epailea: Fernandez Borbalan. Txartel horia erakutsi die etxeko D. Reyes, Hernan Perez eta Reyes, eta kanpoko Carlos V. eta Zurutuza.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!