Realak hutsean berdindu du Eibarren aurka gaur goizean Zubietan. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik amaierara arte, baina gol faltak hiru puntuak lortzea eragotzi die.
Donostiarrek lehen zati bikaina burutu dute. Lehen abagunea Franssik izan du orpokada baten ostean; Nerea iristear izan da, baina Altonaga agertu da baloia urrundu eta kapitainaren errematea saihesteko. Korner horretan, Amaiurrek ere gertu izan du gola burukada on batekin. Aparik, korner jaurtiketa berri batean, gipuzkoarrak aurreratu ahal izan ditu apur bat desbideratuta joan den erremate batekin. Bi onenak atsedenaldia baino pixka bat lehenago iritsi dira: lehenengoa, Franssiren erremate gurutzatu batekin, zutoin ondotik kanpora joan dena, eta bigarrena, Amaiurren buruz burukoa, Astralagak zapuztu duena. Gola bakarrik falta izan da.
Bigarren zatia gidoi berarekin hasi da, Reala nagusi izaten eta aukerak sortuz. Amaiurrek neurketako argiena izan du buruz burukoan, baina atezaina gainditu ostean, baloia sare albotik kanpora bidali du. Handik gutxira, Lucia Pardok ere berea izan du, Astralagak kornerrera bidali duen jaurtiketa indartsu batekin. Erritmoa jaitsiz joan da minutuek aurrera egin ahala eta, donostiarrak nagusi izaten jarraitu duten arren, gol aukerak ez dira hain maiz iritsi. Azkenean, markagailua ez da mugitu.
Gehiago merezi izan du Realak gaurkoan, gaur jaun eta jabe izan baita. Aukerak egon dira, baina golaren saria bakarrik falta izan da. Hurrengo asteburuan garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute, oraingoan Valencia CF taldearen aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Emma, Apari, Lucía, Cecilia (Mirari, min. 79), Andreia, Cahynová (Lavogez, min. 79), Lezeta (Lorena, min. 60), N. Eizagirre (kap.) (Intza, min. 60), Amaiur eta Franssi (L. Pardo, min. 46).
SD Eibar: Astralaga, L. Camino (Patri Ojeda, min. 63), Carla, Mireia, Elba, Eider, Mariana (A. Sierra, min. 89), Altonaga (kap.) (Van Deursen, min. 76), E. Pizarro (Pecková, min. 89), Carmen Á. (Andrea A., min. 63) eta Monnecchi.
Epailea: González González. Txartel horia erakutsi dio etxeko Luciari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin