BURGOS CF 0-0 SANSE

Gola falta izan da

Sansek puntu bat lortu du Burgos CF-ren aurka hutsera berdindu ondoren. Gainera, azkeneko minutuetan garaipena lortzeko aukera dexente izan dituzte Imanol Alguacilenek.

Lehenengo zatian ez ditugu jokaldi landu asko ikusi, eta aukera argirik ere ez. Jokoa eta nagusitasuna Sanserena izan da baina etxekoak, gipuzkoarren potentziala zein den jakinik, atzean itxaron dute ea hauek akatsen bat egiten zuten. Gertu ibili da Le Normand korner batean kanpokoak aurreratzeko markagailuan. Burgos CF-ren aukerarik argiena Adrian Hernandezek izan du gipuzkoarrek atzean despiste txiki baten ondorioz. Aldageletara joan baino lehen Celorriok jaurtiketa arriskutsu bat eduki zu, kanporuntz joan dena azkenean.

Minutuak pasa ahala Sanse hobeto sentitu da neurketan. Etxekoen ia aukera bakarra, onena behintzat, bigarren zati honetako hasieran iritsi da, David Martinek izan duena. Hortik aurrera, txuri-urdinen nagusitasun argia. Baina garrantzitsuena falta izan da: gola. Calvillok eta Lapeñak, azkeneko hogei minutuetan, aukera desberdinak izan dituzte hiru puntuak Zubietara ekartzeko. Sanseren fisikoa nagusi izan da azkeneko minutuetan, non etxekoek ontzat ematen zutela berdinketa zirudien. Azkenean, puntu bat talde bakoitzarentzat, nahiz eta gipuzkoarrek sentsazio hobeak utzi dituzten.

Sansek hurrengo astean Caudal Deportivo jasoko du etxean, sailkapenean azkeneko postuan kokatuta dagoen taldea.

Fitxa teknikoa:

Burgos CF: Saizar, Andres, Julio Rico, Ayoze, Eneko (Cantero, min. 48), Beobide, Adrian C. (Cusi, min. 82), David Martín, Iker Hernández (Carlos Alvarez, min. 69), Madrazo, Adrián H.

Sanse: Zubiaurre, Ujia, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Sangalli (Sanz, min. 90), Calvillo (Muguruza, min. 73), Capilla, Olaizola, Celorrio (Dávila, min. 80).

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horia erakutsi die etxeko Beobide, Saizar, Julio Rico, Madrazo eta Andresi.

Imanol Alguacil: “Nagusi izan gara”

Zera zioen Imanol Alguacilek neurketa amaitu ondoren: “Pozik eta harro egoteko partida egin dugu aurkari indartsu baten kontra. Neurketa menderatu dugu eta aukera askotan oso gertu egon gara. Pozik nago taldeak erakutsi duen nortasunarengatik. Ohituta gaude neurketak ondo bukatzera. Beraiek baino gertuago egon gara. Pena bat izan da azkeneko pase eta zentroetan asmatu ez izana”

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!