REAL SOCIEDAD – CADIZ CF (21:00)

Gora

AS Romaren aurkako Europako kanporaketa historiko baten atarian, Realak Cadiz CF hartuko du Reale Arenan azken estropezuen ordaina jaso eta munduko futbola berotu duen dinamikara itzultzeko asmoz. Sentsazio onak berreskuratzea, akatsak zuzentzea eta asmatutakoak azpimarratzea, hiru puntu gehiago lortzeko eta hirugarren postuan indartsu izateko.


Cadizko taldeari bikain etorri zitzaion mundialeko geldialdia. Txapelketara itzuli zenetik, Sergio Gonzalezenek erasoan jauzia egin dute eta jaitsiera postuetatik atera dira. Nabarmen hobetu dute Nuevo Mirandillan, hiru garaipen eta bi berdinketa lortu baitituzte. Etxetik kanpo euren errendimendua ez da berdina izan.


Gora etortzeko unea da. Ez da gehiago pentsatu behar batu ezin izan diren puntuetan, aurrean ditugun erronkek arreta osoa jartzea merezi baitute. Gaur Cadiz, zuekin oihuka eta bultzaka Reale Arenako harmailetatik. Reala gara, inork ez digu ezer oparitu, guk lortu dugu dena. GOAZEN!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!