REAL SOCIEDAD – GIRONA FC (14:00)

Gorantz


Reale Arenak gaur eguerdian irekiko ditu ateak Realari Champions Leaguerako sailkapena lortzeko geratzen zaizkion bost finaletatik lehena jokatzeko. Europako plaza bati eraso egiteko asmoz helduko da Girona FC, bere kasuan Conference League, igoberri baten denboraldi historiko bat borobiltzeko.


Txapelketa hasiera erregular baten ondoren, Michelen mutilek jauzi kualitatiboa eman dute LaLiga Santanderren bigarren itzulian. Maila handiko garaipenekin, azkena Real Madrilen aurka, gaur baja izango den Taty Castellanos izarraren lau golekin, historian lehen aldiz Europako txapelketan lehiatzeko ametsa Montiliviko zelaira iritsi da. Oso joko erasokorra eta aurkariaren arean asmatze portzentai handiarekin, 52 gol alde izatea kontuan hartzeko zifra da, Realak bere ordena ezarri beharko du ate hutseko dinamika onari eutsi ahal izateko. Stuani kapitaina, Bernardo, Oriol Romeu eta Gazzaniga bezalako beteranoak eta Riquelme, Tsygankov eta Arnau Martinez gazteen energia nahasteak Girona Espainiako ligan modan dagoen taldeetako bat izatera eraman du. Goraka jarraitzen duten aurkarien arteko lehia izango da gaurkoa dudarik gabe.


Bere ilusioa handia izango da, baita gurea eta gure zale guztiena ere. Duela hamar egun Real Madrilen aurka lortutako garaipenak Champions Leagueko ametsaren sua piztu zuen behin betiko. Bost partida munduko kluben arteko txapelketarik handienera itzultzeko, bost final gure klubak bere hazkundean jauzi bat gehiago egin dezan. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!