Sansek urteko lehenengo garaipena lortu du Zubietan. Aitor Zulaikaren mutilek hiru eta huts irabazi diote Izarrari denboraldiko neurketarik onenetarikoenean.
Nagusi izan dira txuri-urdinak hasieratik. Bi taldeen proposamenak agerian geratu dira. Kanpokoak atzean aritu dira jokatzen eta ez dute bidea aurkitu txuri-urdinek. Ondo defenditu dute nafarrek hori saihesteko. Urrutiko pare bat jaurtiketa baina arrisku handiririk gabe, Lapeñaren falta jaurtiketa bezala.
Barrenetxeak sartu du lehenengoa bigarren zatia hasi eta berehala. Eskuinkada bikaina Sanse markagailuan aurreratzeko. Koskata baina azkenean iritsi da, eta hemendik aurrera bata bestearen atzetik. Roberto Lopezek bigarrena egin du amaitzeko ordu laurdena geratzen zenean eta azkeneko jokaldian, kontraeraso batean, Olaizolak hirugarrena egin du. Ondo gipuzkoarrak defentsa lanetan, sendo, aukerarik jasan gabe.
Gure bigarren taldeak bere bigarren garaipena jarraian lortzen du gaurkoarekin, eta hirugarrena azkeneko lau neurketetan. Hurrengo astean Racing de Santanderren aurka jokatuko dute etxean bigarren itzuliari hasiera emateko.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Agirre, Sola, Petxarroman, Lapeña (Ozerinjauregi, min. 46), Jimenez, Guevara, Veiga, Thior (Calvillo, min. 87), Guridi, Barrenetxea (Olaizola, min. 76), Lopez.
Izarra: Iricibar, Eguaras, Cabrera, Casado, Martinez, Hinojosa, Deivid, Areso (Maestresalas, min. 58), Francis (Rekalde, min. 73), Moreno (Garrido, min. 58), Laborda.
Golak: 1-0: Barrenetxea, min. 53; 2-0: López, min. 75; 3-0: Olaizola, min. 92
Epailea: Txartel horia erakutsie etxeko Petxarromani eta kanpoko Hinojosari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin