REAL SOCIEDAD 3-2 RCD ESPANYOL

Goruntz

Vídeo

Sufritzen, baina Realak hiru eta bi irabazi dio RCD Espanyoli gaur gauean. Txuri-urdinek, Merinoren eta Willian Joseren bi golei esker, bigarren garaipena jarraian lortzen dute eta sailkapeneko zortzigarren postuan kokatzen dira.

Partida erosoa izango zela zirudien. Zortzigarren minuturako Realak bi goleko abantaila zuen Merino eta Willian Josek, azken honek penaltiz, sarturiko golei esker. Neurketa lasai zihoan, Reala nagusi eta RCD Espanyol neurria hartu gabe lehiari, baina Naldok buruz ordu erdia pasa dela sartu duen golak berpiztu egin du tald kataluniarra. Lehen zatiko luzapenean, zorioneko jokaldi batean kanpotarrentzat, berdinketa lortu dute Llorentek bere atean sartu duen golarekin. Oso alde zegoen neurketa, hutsetik hastera berriro.

Bigarren zatiko hasieran Rubiren mutilak hobeto atera dira. Realari kosta egin zaio erritmoa aurkitzea, baina lortu du. Merinoren erdiraketa bikain batekin Willian Josek gol erabakigarria egin du. Abantaila berriro ere gipuzkoarrentzat eta, oraingoan bai, ezin zuen ihes egin. Merinok bigarren txartel horia ikusi du amaitzeko ordu laurdena geratzen zenean, baina garaipena etxean geratu da.

Merezitakoa, Anoetan gainera. Hiru puntu gehiago goiko postuetan jarraitzeko. Orain, ostegunean, Kopako kanporaketa gainditzera. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Aritz, Llorente R., H. Moreno, Muñoz, Illarra (kap), Merino, Sangalli (Lopez, min.62), Januzaj (Zubeldia, min.84), Juanmi (Oyarzabal, min.64) y Willian J.

RCD Espanyol: Diego López, Rosales, David López (kap), Naldo, Didac Vila, S. Darder (Piatti, min.72), M. Roca, Melendo (Álex López, min.84), Granero (Puado, min.78), Leo Baptistao y Borja Iglesias.

Golak: 1-0: Merino, min.3. 2-0: Willian J. (pen), min.8. 2-1: Naldo, min.32. 2-2: Llorente R. (p.p), min.45+1. 3-2: Willian J., min.63.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Aritz, Moreno, Illarra, Willian J. eta Rulliri eta kanpoko David Lopez, Darder, Didac Vila eta Naldori. Merino kanporatu du bi txartel hori erakutsi eta gero 76. minutuan.

Asistentzia: 17.301 ikusle

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!