Vigoko garaipena ospatzeko denborarik gabe, Reala Reale Arenara itzultzen da gaurkoan. Taldearen helburu eta goseak zaleei harmailetatik bultzatzen jarraitzeko gogoak handitzen dizkiete. Jardunaldi bakoitzaren amaieran sailkapena begiratzeak harrotasun txuri-urdina handitzeak ekartzen du, baina horrek ezin gaitu maiatzean ipinita dugun helmuga bistatik kendu. Etapak gainditzen jarraitu behar dugu, orain Levante UD.
Valentziarrak ez dira emaitza bolada on batean murgiltzeko kapaz izan sailkapenean jauzi bat emateko. Azken bi porrotak, 1-0 Sevilla eta Espanyolen aurka, azken zazpi partidatan garaipen bakarra lortu dutela gehituta, jaitsiera postuetatik bi puntura egotea bultza ditu Paco Lopezenak.
Hanka azeleragailutik altxatzea ez da burutik pasatzen Realean. Arerioa errespetatuz, bera gainditzeko proposamen argiarekin jokoaren protagonista izan nahian. Egun onak edo ez hain onak izango ditugu, baina garaipena lortzetik oso gertu egongo gara formula hau jarraituz. Aseezin egiten gaituen formula, zelaira beti gosez. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin