REAL SOCIEDAD – ATLETICO DE MADRID (18:30)

Gotorlekuko lehen harria

Reala Reale Arenara itzuliko da LaLiga Santanderreko laugarren jardunaldian, irailaren amaierara arte jarraian jokatuko diren partiden lehen rallya izango dena haisera emanaz. Txuri-urdinek, Martinez Valeron berreskuratutako sendotasun sentsazioarekin, sailkapen-taularen buruan egongo den talde bat hartuko dute Europa Leaguearen atarian.


Beste denboraldi batez, ‘Cholo’ Simeonek taldea internazionalez betea du postu guztietan hiru lehiaketetan parte hartu ahal izateko. Saul eta Morataren itzulerak hasierako nagusia gaztetu du Oblak, Gimenez, Savic, Koke, Joao Felix eta Griezmannen jarraipenarekin. Jokalari aski ezagunak eta edonor mendean hartzeko gai direnak. Zurigorriaren txapelketa hasiera txuri-urdinen antzekoa izan da. Getafe CF eta Valentzia CF taldeen aurka bi garaipen sendo etxetik kanpo, Villarreal CFen aurka 0-2 galduta etxean. Koltxoneroek, guk bezala, aste honetan ekingo diote Europako ibilbideari eta Portoren aurka UEFA Champions Leagueko estreinaldira iristen saiatuko dira etxetik kanpoko garaipen berri batek eskaintzen dituen sentsazio onekin.


Denboraldi honetako intentsitatea aski ezaguna zen abenduan Munduko Txapelketa sartu zelako eta lehen bolada garrantzitsuaren atarian gaude. Astero ez da Atletico Madriden aurka jokatzen eta Old Trafford bisitatzen. Ez diogu geure buruari mugarik jartzen, ez doa filosofia txuri-urdinean. Anbizio handienarekin, Reale Arena izan behar duen gotorlekuaren lehen harria jarriko dugu gaur. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!