Ehun bat ume primeran ari dira pasatzen Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ‘Gabonak Realarekin’ ekintzan, 2005 eta 2011 artean jaiotako haurrentzat. Gaur hasi da lau egun iraungo duen ekintza hau (hilaren 30 eta 31 eta urtarrilaren 2 eta 3). Futbola, saskibaloia, pilota, atletismoa, hainbat joko… Eta dena gure fundazioak zabaltzen dituen baloreekin batera. Gaur hasiera besterik ez da izan. Asko dute aurretik gozatzeko. Urtea amaitzeko modu ederra!