ZENIT, ROSENBORG Y VARDAR

Gure arerioak

Dagoeneko ezagutzen ditugu UEFA Europa Leagueko multzo faseko arerioak. Monakoko Grimaldi Forumean eginiko zozketa eta gero Reala L Multzoan parekatu da Errusiako Zenit, Norvegiako Rosenborg BK eta Mazedoniako RK Vardarrekin

Partiden egutegia honakoa da: 

1ª Jardunaldia, irailak 14, 21:05: Real Sociedad – Rosenborg BK. 

2ª Jardunaldia, irailak 28, 19:00: Football Club Zenit – Real Sociedad.

3ª Jardunaldia, urriak 19, 19:00: FK Vardar – Real Sociedad.

4ª Jardunaldia, azaroak 2, 21:05: Real Sociedad – FK Vardar.

5ª Jardunaldia: azaroak 23, 19:00: Rosenborg BK – Real Sociedad.

6ª Jardunaldia: abenduak 7, 21:05: Real Sociedad – Football Club Zenit.

Arerioak

Football Club Zenit

San Petersburgoko Football Club Zenit dagoeneko Europako futboleko klasiko bat da. Errusiako futboleko azken urtetako talde indartsuena (4 Liga, 2 Kopa, Europa League 1 eta Europako Superkopa 1), Roberto Mancini mitikoak zuzenduriko taldea arerio gogorra izango da txuri-urdinentzat. Iaz ligan hirugarren geratu eta gero Moskuko Spartak eta CSKA-ren atzetik geratuta, Zenit multzo fase honetara Europa Leagueko bi prebia gainditu eta gero (Tel Aviveko Bnei Yehuda eta FC Utrecht) iristen da fase honetara. Zenit Errusiako Ligako líder da momentu hauetan 7 jardunaldi jokatu eta gero.

Bere plantilla jokalari errusiarrek osatzen dute gehiengoan, baina bere botere ekonomikoa dela eta atzerriko hainbat jokalari ere dituzte. Ivanovic eta Neto atzelariak, Shatov, Zhirkov, Paredes eta Kranevitter erdilariak, eta Kokorin eta Dzyuba aurrelariak dira talde errusiarraren gizon garrantzitsuenak. Bere jokalaekua Zenit Arena da, 68.000 eserlekuekin, Konfederazio Kopako sede izandakoa eta 2018ko Mundialekoa eta Euro 2020-koa izango dena.

FK Vardar

FK Vardar multzoko talde ezezagunena da. Skopjekoa da, Mazedoniako hiriburua. Azken sei urteetan herrialdeko bost liga irabazi ditu. Bestalde, beste bost Kopa irabazi dituen taldea da. UEFA Champions League txapelketan hirugarren errondan kanporatua izan zen. Hala ere, UEFA Europa League txapelketa jokatzeko txartela lortu zuen Fenerbache mendean hartuz: etxeko partida 2-0 irabazi zuen eta kanpoko neurketa 1-2 irabazi zuen. Cedomir Janevski taldeko entrenatzailea da eta jokalari asko Mazedonia bertakoak dira. Aldiz, jokalari garrantzitsuena Ytalo aurrelaria da. Aurrelaria udara honetan iritsi da eta jadanik bere lehen gola lortu du. FK Vardar taldeak lehen jardunaldian porrota jasan zuen Shkendijaren aurka (2-0) eta hurrengo jardunaldian garaipena lortu zuen Pobeda Prilep taldearen aurka (4-0).  Estadioa Philip II National Arena da eta 33.460 ikusle sar daitezke.

Rosenborg BK

Norvegiako talderik arrakastatsuena da Rosenborg BK, Europan maiz jokatzen duen taldea hain zuzen ere. Mendeurrena ospatzen du aurten eta Trondheim hirian du egoitza talde norvegiarrak. Guztira 24 liga eta 11 kopa irabazi ditu.

Liga apirilan hasi eta hogei jardunaldi igaro ondoren sailkapeneko lehen postuan sailkaturik daude sei puntuko abantailarekin. Etxeko jokalariz osaturiko taldea da Rosenborg BK, Jensen, Jevtovic eta Nicklas Bendtner Arsenal FC taldeko jokalari ohia taldeko ospetsuenak izanik. Entrenatzailea Kåre Ingebrigtsen da. UEFA Champions Leaguerako sailkapena lortu ondoren, aurretiko bigarren fasean Celtic FC taldearen aurka galdu zuten. UEFA Europa Leagueko azken prebian AFC Ajax txapelduordea kanporatu zuten bi neurketak irabazita. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!