Realak La Cartujan amaitzea nahi dugun bideari ekingo dio gaur gauean. Txuri-urdinek Real Madrid hartuko dute Reale Arenan Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan. Zaleen agindu argiarekin irtengo dira jokalariak, gure baloreak eta koloreak berdegunean defendatu. Mutrikuarra edo bamakoarra, oriotarra edo tokiotarra izan, eskutik helduta eramaten zaitu gure klubak munduko eszenatoki handienean zure onena ematera.
Futbolaren munduak Reale Arenan izango ditu gaur begiak jarrita, non gazte talde bat ikusiko duen, arrakasta gosez, erraldoi baten aurrean kolore txuri-urdinak defendatuz. Finalerdiak hasten dira, gaur ez da kanporaketa erabakiko, baina lehen pausoa eman dezakegu. Zuekin gaude, harmailetatik bultzatuko zaituztegu. Harreratik azken txistura arte. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin