JUBENILEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 3 - ARENAS 1
Larubatan Zubietan jokatutako Realaren eta Arenasen arteko partidan, talde txuri urdina irten zen garaile.
Donostiarrak goiz aurreratu ziren markagailuan, 9garren minutuan, Alainen erdiraketa baten ostean bizkaitarrek bere atean sartutako gol batekin, baina handik 2 minutura, Arenasek banakoa lortu zuen. 15garren minutuan partidako albiste txarrena heldu zen Villenak peronea hautsi zuenean eta aldatu behar izan zuten. Reala jokoaren jabea zen baina ez zuen gol aukera askorik sortu.
Bigarren zatia hobeto hasi zen. Reala nagusi izaten jarraitzen zuen, baina oraingoan gol aukerak sortzen. Nagusitasun horren ondorioz txuri urdinek bi gol lortu zituzten. Golegileak Alain eta Iker izan ziren Kako eta Alainen erdiraketak errematatu eta gero.
Realan ondorengoak jokatu zuten: Capilla, Borja, Jokin (Luis 79'), Josu, Egaña, Elustondo, Kako, Villena (Joseba 15'), Urtzi (Maikel 63'), Alain (Mathiu 75') eta Iker.
JUBENILEN LIGA NAZIONALA: REAL SOCIEDAD 7 -ZARAUTZ 0
Realak erraz irabazi zion Zarautzeri larunbat arratsaldean Zubietan jokatutako partidan.
Partida oso ondo hasi zen, 10garren minuturako txuri urdinak hiru gol sartu baitzuten Bautista, Andoni eta Guridiren eskutik. Eta atsedenaldira iritsi baino lehen beste hiru gol sartu zituzten. Golegileak, Sarriegi (2) eta Guridi.
Bigarren zatian bi taldeek izan zituzten abaguneak, baina gola lortu zuen bakarra, Danel izan zen penaltiz.
Realan ondorengoak jokatu zuten: Gorka, Ibarbia, Quevedo, Andoni (Javi), JonAnder, Sarriegi (Luca), Guridi (Danel), Luismi, Alvaro (Oier), Eneko eta Bautista.
KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL UNION 1 - REAL SOCIEDAD 3
Realak Galen irabazi zuen larunbat eguerdian jokatutako partidan.
Talde txuri urdinak lehen zati ona burutu zuen, nahiz eta zelaia baldintza onetan ez egon. Abagune garbiak izan zuen gola sartzeko, baina ez zuen asmatu ate aurrean.
Bigarren zatia ez zen ondo hasi. Irundarrak markagailuan aurreratu ziren, baina pixkanaka donostiarrak baloi jabetzarekin egin ziren eta markagailuari buelta ematea lortu zuten 1-3ko emaitza lortu arte.
Realan ondorengoak jokatu zuten: Etxeberria, O. Rodríguez, Torre, Arrue, A. Rodríguez, Olabe, Ceberio, Calvillo, Munera, Manso eta Quevedo. Ere jokatu zuten: Arrieta, Olaizola, Sanz, Arruabarrena eta Gorosabel.
KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 0 - ZARAUTZ 1
Realak Zarautzen aurka galdu zuen larunbat eguerdian Zubietan jokatutako partidan.
Lehenengo zatian talde txuri urdina nagusi izan zen, hala ere aurkariaren ate ingurura hurbiltzea kostatu zitzaion. Zarautztarrek oso ondo defendatu zuten, eta ez zuten abagunerik erraztu.
Bigarren zatian donostiarrak adore gehiagorekin irten ziren, baina Zarautz izan zen markagailuan aurreratu zena Realak galdutako baloi baten ostean. Reala saiatu zen, gola sartzeko aukera garbiak izan zituen ere, baina ez zen fin ibili, eta partida 0-1ekoarekin amaitu zen.
Realan ondorengoak jokatu zuten: Aristegi, Hernández, Egiluz (Daub), Rodríguez (Petxarroman), Urtaza, Zubeldia, Saenz, Bengoetxea (Garikano), Muñoz (Vicente), Aierbe eta Larrañaga (Parra).
INFANTILEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 6 - SANSE 3
Realak Sanse garaitu zuen larunbat goizean Zubietan jokatutako partida polit batean.
Partida hasiera etxekoen nagusitasunarekin hasi zen, eta horren ondorioz 1-0ekoa iritsi zen. Sansek ez zuen amorea eman, hala ere Realak izan zituen abagunerik garbienak eta atsedeanldia baino lehen bigarrena lortu zuen.
Bigarren zatia parekatuagoa izan zen. Bi taldeek izan zituzten gol aukerak baina txuri urdinen punteria hobeak markagailua 6-3 jarri zuen.
Realan ondorengoak jokatu zuten: Adrian, Odei, Theo L., Jon, Aitor, Lander, Ibai, Aitzol, Ion Ander, Urko eta Mikel. Ere jokatu zuten: Joseba, Bautista, Theo U. eta Ugaitz
INFANTIL TXIKIEN LIGA: ARRASATE 1 - REAL SOCIEDAD 4
Realak Arrasateri irabazi zion larunbatan Mojategi futbol zelaian jokatutako partidan.
Lehenengo zatian talde txuri urdina argi eta garbi nagusitu zen, hala ere banakoarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian donostiarrek baloi-jabetza edukitzen jarraitu zuten eta etxeko taldeak atzean sendo sartuta, baina oraingoan ezin izan zuten talde txuri urdinen golak sahiestu. Azkenean 1-4 Realaren alde.
Realan ondoregoak jokatu zuten: Arruabarrena (Bastida), Elosegi, Ujia, Ezkurdia, Blasco (Iraola), Uriarte, Carlavilla, Hernández, Keita, Martínez-Losa (Murua) eta Galárraga.