JUBENILEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 2 - ALAVES 0
Garaipena lortu zuen Realak Alavesen aurka larunbata goizean Zubietan jokatutako partidan. Real Sociedad taldean zelaiaratu ziren: Tena,Marco,Aranda,Egaña,J.Manuel;Jon Gomez,Castro;Zabala,A.Sanz,Pablo;Kenan. Jokatu zuten ere:Gaizka,Villena,Michael,Javi.
Lehen zatia parekatua izan zen,gasteiztarrek atzeko lerroa asko aurreratu zuten eta metro gutxitan jokatu zen partidua;gauzak horrela espazio gutxi izanik prezisio gutxi izan zen eta aukerak sortzeko zailatasunak izan zituzten bi taldeek.
Bigarren zatian etxekoek partiduaren irakurketa hobea egin zuten eta zelaia gehiago luzatuz eta partidari erritmo gehiago emanez goitik behera nagusitu ziren. Bizpahiru aukera garbi izan ondoren Kenanek egin zuen partiduko lehen gola kontraeraso bati bukaera emanez eta beranduago Zabalak egin zuen bigarrena atezainaren aurrean buruz buruzko jokaldi bat gauzatuz. Handik aurrera partidu erosoa izan zuen etxeko taldean eta emaitza horrekin bukatu zen partidua.
JUBENILEN LIGA NAZIONALA: REAL SOCIEDAD 3 - HERNANI 0
Larunbata arratsaldean jokatutako partidan Easok Hernani taldeari irabazi zion Zubietan jokatutako partidan. Easo taldean zelairatu ziren: GIRALT ,DEL NOZAL, RODRIGUEZ, IZAGIRRE, FAVRIS, IRIONDO, ELUSTONDO, RENOVALES, MARTIN, IPARRAGIRRE eta HERNANDEZ. Jokatu zuten ere: URRUTIA,OIARTZUN eta CEBERIO.
Easo taldeak 3 eta 0 irabazi zion Hernani taldeari. Lehen zatian Hernani taldeko jokalariek ordenaturik defendatu zuten eta Easo taldeko erasoa ez zen oso eraginkorra izan. Gol aukera argi batzuk eduki zituzten eta nahiz jokuaren kontrola eduki ez ziren markagailuan aureratu. Bigarren zatia bide berdinetik zioan baina 50. minutuan Hernandezek lehen gola lortu zuen. Hernaniarrak berdinketaren bila joan ziren eta etxeko taldeak espazioak aprobetxatu eta beste bi gol erdietsi zituen Iparrgirre eta Hernandezen bidez.
KADETEEN EUSKAL LIGA: KOSTKAS 0 - REAL SOCIEDAD 4
Larunbata goizeko 11:00 Matigoxotegin jokatutako partida.
Jolastu zuten: Colombo, Odriozola, Ugarte, Moral, Alonso, Guridi, Intxausti, Sangalli, Prieto, Capilla eta Martinez. Jolastu zuten ere: Ibarbia, Tarantino, Lopez, Zabala eta Rodriguez.
Partida ona larunbatean Real Sociedadeko kadete handiak jokatutakoa.
Partida hasi bezain pronto Kostkasen intentzioak Garbi ikusi ziren; baloirik gabeko jokuari garrantzia eman eta lehenengo minututikan presionatzen hasi ziren. Txuri urdiñak hau ikusirik partida oso ongi interpretatzen jakin zuten eta bai baloia erraz jolastuaz, bai joko motza eta luzea alternatuz ekin zioten partidari. Nahiz eta ondo jokatu eta aukerak izan, ezin izan zuten gola sartu eta gainera 23.minutuan falta bat egin ondoren jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren Zubietakoak. Egoera eta markagailu horrekin joan ziren atsedenera.
Bigarren zatian, eskema pixkat beharretara egokitu ondoren eta lehen zatian egindako lan ona goraipatuz, gogo handiz atera ziren eta baloiaren jabetza edukitzearen garantziaz konturatu ziren. 50. minuturako 0-2koarekin jarri ziren. Honela, baloia presarik gabe mugituaz eta neketasunarengatik egin beharreko aldaketa guztiak egin ondoren partida ondo joan zen eta 0-4 bukatu zuten.
KADETEEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 1 - TOLOSA 4
Real Sociedad taldean zelaiaratu ziren: Etxeberria; Rodríguez O.(Infante), Arrue(Artetxe), Torre, Arrieta; Sanz, Olaizola(Gorostidi), Olabe(Marcos); Arruabarrena, Gorosabel, Munera(Gajate).
Larunbata eguerdian Zubietako Z4 zelaian jokatutako partida.
Lehen zatian Real Sociedad taldeak jokuaren jabetza eduki zuen Tolosako arearuntz gerturatuaz joku eraginkor baten ondorioz. Tolosa taldeak etxekoen baloi irteera presionatzen saiatu zen. Txuri urdinak alde zuten korner batean etxeko jokalari batek kolpe bat jaso zuen. Momentu horretan hamar jokalarirekin geratu ziren eta tolosarrek egindako kontraeraso batean markagailuan aurreratu ziren. Etxekoak azkar erreakzionatu zuten eta hurrengo jokaldian Olaizolak baloia zutoinera bidali zuen. 0-1 emaitzarekin aldageletara joan ziren.
Bigarren zatian etxekoak indar handiz atera ziren eta Muneraren bidez berdintzea lortu zuten. Zoritxarrez, tolosarrak berriro aurreratu ziren aurrelariak eginiko jokaldi batean. Etxekoak berdinketarenbila joan ziren eta une batzuetan gertu egon ziren baloi bat langara bidaliz. Halere aurkariek espazioak aprobetxatuz errenta zabaldu zuten. Azken momentuan, Tolosak laugarren gola lortu zuen falta bateko erretxazea ederki aprobetxatuz.
INFANTILEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 5- OSTADAR 1
Larunbata goizean Zubietan jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelaiaratu ziren: Auzmendi, Goenaga (De La Rubia), Petxarroman (El Haddadi), Urtaza, Rodriguez, Bravo (Santos), Zubeldia, Iglesias (Bengoetxea),Garikano(Aierbe),VicenteetaCelorrio.
Partidak erritmo altua izan du bere osotasunean eta hori izan da gaurko gauzarik aipagarriena. Berehala penalti baten ondoren aurreratzeko aukera izan dugun arren, ez dugu gola egitea lortu. 22. minutu arte itxaron behar izan dugu markagailuan aurreratzeko. Ostadarrek maila ona eman du, defentsiboki zein erasoan. Abisua eman digu gure atezainak era bikainean aukera saihestu du kontraeraso aukera bat saihestu ondoren, eta behin arrisku handiz iritsi ondoren, berehala partida berdintzea erdietsi dute.
Bigarren zatian taldea irabazteko mentalitate oso onarekin atera da lehen minututik eta berehala (37.ean) lortu du partida alde jartzea. Horrela jarraitu du bukaera arte eta hainbat gol aukera lortu ditu. Azken markaigailuak 5-1ekoa adierazten du. Nahiz eta alde handiz irabazi Ostadar taldea partida guztian txukun aritu da lanean eta talde sendo eta orekatu baten sentsazioa utzi du Zubietan.
INFANTIL TXIKIAK: SANSE 0 - REAL SOCIEDAD 2
Realaren partez jokatu zuten: Casadevante, Martinez (Garín), Ruiz de Mendarozketa, Crotto, Agirrezabala, Urbe (Petxarroman), Rekalde, Ibargoien, Kerejeta, Iruretagoiena.
Larunbata goizean ospatutako partida Donostiako Felix Garin futbol zelaian. Norgehiagoka polita txuri urdinek egin zutena; gol aukera ugari sortuz eta baloi jabetza izanez. Gol aukerak ez ziren lehenengo zatian sartu zutoinak eta etxekoen lan defentsiboak ekidin zuelako.
Atsedenaldira, hasierako 0-0 markagailuarekin iritsi ziren eta, bigarren zatian, txuri urdinek lehen minutuetan gola lortu zuten. 0-1eko markagailuarekin jarrera berdinarekin jarraitu zuten eta gol aukera ugari izan zituzten nahiz eta bakarrik markagailura beste gol bat igo. Emaitza askoz handiagoa izan zitekeen arren 0-2arekin bukatu zen partida.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin