Real Sociedad taldean jokatu zuten: Tena,Joseba,J.Manuel,Aranda,Fernando; Ruben,Castro; Marco,Pablo,A.Sanz; Kenan Jokatu zuten ere: Zabala,Gaizka,Michael. Partidu bizia eta erritmoz betea eskeini zuten bi taldeek Lezaman jokaturiko norgehiagokan. Hobeto ekin zion partidari talde txuri urdinak eta nagusitasun horren lekuko aurretik jarri ziren markagailuan Kenanen gol bati esker.Hortik aurrera Athletikek joko zuzena baliatuz aukera garbiak sortu zituen atsedenaldira bitartean. Penalti bat hutsegitez gain, Tenak ederki geldituz, buruz buruko jokaldi bat ere izan zuten.
Bigarren zatian indartsu atera ziren bizkaitarrak eta partidua berdintzea lortu zuten. Gauzak okerrera joango zirela ematen zuenean,orduan eman zuen talde gipuzkoarrak mailarik onena. Zabalaren aukera garbi baten ostean iritsi zen Castroren gola, area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batetan. Markagailua areagotzeko bizpairu aukera izan ziren, garbiena Pablok huts egindako penalti batean baina markagailua ez zen gahiago mugitu.
JUBENILEN LIGA NAZIONALA: SESTAO 1-0 REAL SOCIEDAD
Larunbata arratsaldean Galindo futbol zelaian jokatu zen partidan Easok 1-0 galdu zuen Sestao taldearen aurka. Lehen zatian, Easo taldeak, ez zuten egoki jokatzea lortu oso atzean defendatzen zuen taldearen aurka. Etxeko taldeak atzean defendatu eta kontraerasora atereaz lortu zuen partidako gol bakarra. Bigarren zatian gipuzkoarrek partida dominatu zuten bere jokua hobetuz. Gol aukera garbiak ere eduki zituzten baina ez zuten asmatu. Sestao taldeak gogoz defendatu zuen bere atea partidako hiru puntuak lortuz.
Real Sociedad taldean jokatu zuten: CAPILLA,RENOVALES,RODRIGUEZ,IZAGIRRE,GIRALDEZ,BLASCO,IRIONDO,MUGURUZA,CEBERIO,HERNANDEZ,OIARTZUN.
Hauek ere jokatu zuten:ELUSTONDO,URRUTIA,AYGUES Y ESNAL
KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL SOCIEDAD 0-0 ANTIGUOKO
Larunbata goizeko 11:30etan Zubietako Z5 zelaian jokatutako partida. Jokatu zuten: Bastida, Ibarbia, Alonso , Ugarte, Moral, Sangalli, Guridi, Nieto, Bautista, Lopez eta Odriozola. Beste hauek ere jokatu zuten: Intxausti eta Martinez.
Partida zaila larunbatean jokatutakoa. Nahiz eta zelaia oso ondo egon, haizeak asko baldintzatu zuen jokoa. 1. zatian erreala jaun eta jabe izan zen zelaian, baloiaren jabetza edukiz, errez progresatuz eta gol aukerak sortuz baina azken metrotan ez zuten asmatu. Bigarren zatia ezberdina izan zen, antiguotarrek haizearen norabidea aprobetxatuz behin eta berriro baloi luzeak botatzen zituzten arriskua sortuz. Hala ere txuriurdiñek baloi horiek ondo ekidin zituzten eta Realak emaitza hobea merezi arren partida 0-0 bukatu zen.
KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 2-1 ARETXABALETA
Azaroaren 13 larunbatean Zubietako Z4 zelaian jokatutako partida honetan Real Sociedad taldean jokatu zuten: : Etxeberria; Gorosabel, Torre, Arrue, Arruabarrena; Sanz, Artetxe(Olabe), Gorosabel(Olaizola); Infante(Rodriguez O.), Calvillo(Manso), Marcos(Gajate).
Partida oso borrokatua eta intensoa izan zen. Aretxabaleta taldeak oso ordenaturik jokatu zuen. Aretxabaleta taldean markagailuan aurreratu zen baloi geratuko jokaldi batean gola sartruz. Real Sociedad taldeak, lehen zati osoan, lan handia egin zuen eta atsedenaldira iritsi aurretik berdinketako gola sartu zuen Calvilloren bidez.
Bigarren zatia ere oso borrokatua izan zen. Etxeko taldea bizkor jokatu nahian eta kanpokoak gogor defendatuz. Halere etxeko taldeak falta bate bitartez bigarren gola lortu zuen. Olabek ongi ateratako falta batean lortu zuen.
INFANTILEN OHOREZKO LIGA: KOSTKAS 2-1 REAL SOCIEDAD
Igande goizean Matigoxotegi futbol zelaian jokatutako partidan Real Sociedad taldean jokatu zuten: Aristegi (Martinez), De La Rubia (Egiluz), Rodriguez (Petxarroman), Urtaza, Leiza (Goenaga), Zubeldia, Bengoetxea (Iglesias), Vicente (Garikano), Aierbe (Celorrio), El Haddadi eta Santos (Bravo).
Partida zaila suertatu da hasieratik, beraiek baloia zutenean kontraeraso egoerak sortu nahian aritu dira. Guk joko konbinatiboan saiatu gara baina ez ginen haien lerroak gainditzeko gai. Zabaleran mugitu dugu baina sakonera gutxiz. Talde agresiboa zuten eta jokoa mozteko agindu zuzenak zituzten. Egoera horiek kudeatzen ikasi behar dugu. Aurkariak motibazio handia zuen gure aurka egiteko eta guri asko kosta zaigu maila berean jartzea. Agian fisikoki ez genuen bestetan dugun presentzia. Taktikoki ongi egindako mugimendu baten ondoren baloia barrura sartu dute, eta ziurrenik, jokoz kanpoko egoeran, gola egin digute. Bigarren zatirako 5 aldaketa sartu ditugu hasieratik fisikoki gailentzeko intentzioz. Domeinua gura izan den arren lehen 10 minutuan ez dugu helburua lortu. Haiek berriz ere jokaldi isolatu batean baloi luze bat jokatu eta gure atezainaren irteeran eskuz ikutu eta hamarrekin geratu gara. Falta horrek haien bigarrena suposatu du. Gero sistema aldaketarekin arriskuak hartu eta 2-1ekoa lortu dugun arren ez da gehiagorako betarik geratu.
INFANTIL TXIKIEN LIGA: REAL SOCIEDAD 2-1 DUNBOA
Realean jokatu zuten: Casadevante, Agerralde (Martinez), Garin, Ruiz de Mendarozketa, Crotto, Kerjeta (Arrizabalaga), Petxarroman, Urbe (Hernani), Ibargoien, Rekalde, Iruretagoiena.
Larunbat goizean Zubietako belar artifizialeko Z-4 zelaian jokatutako partida. Txapeldunen faseko lehenengo partida irabazi zuten gure txikiek. Lehenengo zatia borrokatua izan zen, kanpoko taldea ez zen bere ate azpian gelditu izan nahi eta txuri urdinen gol aukera garbi batzuk izan arren, atsedenaldira hasierako 0-0 markagailuarekin iritsi ziren. Bigarren zatian, txuri urdinek baloi jabetza gehiago izan zuten, baina korner baten ondorioz gola lortu zuten kanpokoek. Gol hori ez zuten espero eta atzera bota ziren markagailua defendatzeko asmoz. Gure txikek ez zuten amore eman eta bukaera arte ekin zioten: ezker hegaletik etorritako erdiketa bat errematatu ondoren berdinketa lortu eta azken minutura arte pertseberatu zuten merezitako garaipena lortzeko. Eskuintetik etorritako jokaldia, erdiratu eta Ibargoienek jaurtiketa indartsu baten ondorioz lortutako garaipena. Bukaeran 2-1eko emaitza baina handiagoa izan zitekeen nahiz eta Dunboako jokalariek lan handia egin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin